II. Bikaritza

Enkartazioak

Alonsotegi, Güeñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Sopuerta, Galdames, Artzentales, Turtzioz, Villaverde harana, Karrantza, Lanestosa eta Kastresana

Begirada giza eskubideetan jarrita, premia handiena dutenak eta bide-laguntzen ematen dieten boluntarioak zaintzeko apustuari eusten diogu.
Edadetuen egoitzetan gehiago gaude, etxeetan, eta Zallako Asteazkenetako Kafeari eusten diogu, Eguzkilorek bide-lagundutako bi etxebizitzak, Soloan Lan Aurreko Tailerra eta Gordexolako Biozaki Laneratzeko Enpresa alde batera utzi gabe.

Caritaseko II. Bikaritzari dei egin diote udaleko eta mankomunitateko foro eta jarduera sozialetan parte hartzeko; esate baterako:

 

 

Zallako Berdintasun Foroa eta Emakumeen Jabekuntzarako Eskolan, Artzentaleseko Enkarterriko Landaguneko Emakumeen Topaketan, Balmasedako Kultura Arteko Elkarbizitzarako Planean, Balmaseda Futbol Taldeko arlo sozialaren sorreran eta Hemendik Sarietan.

Ukrainako eta Siriako zenbait familia iristean, bikaritzako proiektuen ateak ireki dira, eta sukaldaritzako, kudeaketa telematikoetako nahiz gaztelaniako oinarrizko prestakuntzarako tailer berriak jarri dira abian.

Elkarrekiko kidetzaren ikuspegitik, II. Bikaritzako ikastetxeen, pastoraleko eragileen eta parrokien eskutik ibiltzen saiatzen gara. Horretarako, sentsibilizaziorako saio irekiak egiten ditugu, eta boluntarioei eskatzen diegu elizbarrutiko ekintzan parte hartzeko.

 

 
Gure bikaritza zentroa

Euskadi plaza, 10-1 esk.

48860 Zalla

94 6670655 / 688637755

centrovicaria2@caritasbi.org

2023 Txostena

 

382 pertsonak jaso dute bide-laguntza II. Bikaritzan. (%54 emakumeak)
  • 126 haur (%44 emakumeak) eta 19 gazte (%53 emakumeak). Caritas Bizkaian arreta jaso duten pertsonen %38 23 urtetik beherakoak izan dira (%45 emakumeak)
  • 212 23 eta 64 urte bitartekoak dira (%57 emakumeak)
  • 65 urtetik gorako 24 pertsona (%96 emakumeak)
  • 163 heldu ziren lehen aldiz Caritasera 2023an (%42 emakumeak)
  • 225 bertakoak eta egoera erregularrean dauden etorkinak (%61 emakumeak)
  • 80 pertsona guraso bakarreko etxeetako kideak dira (%63 emakumeak)
  • 256 pertsona seme-alabak dituzten familietako kideak dira (%55 emakumeak)

 

106 boluntario (%80 emakumeak)
 21 proiektu
  • 283 pertsonari eman zaie bide-laguntza Harrera Integralean (%47 emakumeak)
  • 71 pertsonari eman zaie bide-laguntza Sustapen Sozial eta Pertsonalaren arloan (%83 emakumeak)
  • 4 pertsonari eman zaie bide-laguntza Edadetuen eta Zahartzaroaren arloan (%75 emakumeak) y kontaktu egonkorra 6 egoitzekin
  • 76 pertsonari eman zaie bide-laguntza Familia-harremanen eta Haurtzaroaren arloan (%58 emakumeak)

Albisteak

Gure proiektuak