I. Bikaritza

Ezkerraldea eta Meatzaldea

Ezkerraldea: Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo Erdialdea, Barakaldo Periferia (Zorrotza barne). Mehatzaldea: Ortuella, Trapagaran, Muskiz, Abanto-Zierbana.

Bikaritzak pastoralen bidez koordinazioa indartu du, eta bikaritza-mailako eremuak sortu ditugu, fede-zabalkundea eta katekesia, eskaut-taldeak eta karitate-arloa kontuan hartuta. Ikuspegi bateratuari buruzko hausnarketa egin da, zentzu horretan horren harira joateko.

Baloratzeko eta bereizteko prozesuen ostean, bikaritza-mahaia indartu da, bikaritzako unitate pastoraletako arduradun berriak sartu dira-eta. Bikaritza-mailan, bete-betean lan egin da, erretiroaren bitartez etsipenetik itxaropenerantz aurrera egiteko.

 

 

Pertsona eta familia zaurgarrien arreta hartu da kontuan lurraldetik bertatik, baita unitate pastoral bakoitzeko arloetako alderdi teknikoa ere, arduraduna aintzat edukita.

Sentsibilizazioaren ikuspegitik, “Bihotzondoz eraturik” ekimena hurbiltzen ari gara bikaritzako ikastetxeetara. Horretarako, batera aurrera egiten ari gara sentsibilizaziotik eta salaketatik, konpromisorako eta erreferentziarako eremuen bidez, pobrezian bizi diren familiei eta pertsonei bide-laguntza emateko.

 

 
Gure bikariotza zentroa

Alonso Allende z/g kalea

48920. Portugalete

956579555

centrovicaria1@caritasbi.org

2023 Txostena

 

2.041 pertsonak jaso dute bide-laguntza I. Bikaritzan. (%52 emakumeak)
  • 593 haur (%49 emakumeak) eta 150 gazte (%38 emakumeak). Caritas Bizkaian arreta jaso duten pertsonen %36 23 urtetik beherakoak izan dira (%47 emakumeak)
  • 1.174 23 eta 64 urte bitartekoak dira (%62 emakumeak)
  • 65 urtetik gorako 123 pertsona (%89 emakumeak)
  • 911 heldu ziren lehen aldiz Caritasera 2023an (%47 emakumeak)
  • 976 bertakoak eta egoera erregularrean dauden etorkinak (%61 emakumeak)
  • 445 pertsona guraso bakarreko etxeetako kideak dira (%69 emakumeak)
  • 1.105 pertsona seme-alabak dituzten familietako kideak dira (%60 emakumeak)
298 boluntario (%79 emakumeak)
 41 proiektu
  • 1.479 pertsonari eman zaie bide-laguntza Harrera Integralean (%51 emakumeak)
  • 201 pertsonari eman zaie bide-laguntza Sustapen Sozial eta Pertsonalaren arloan (%88 emakumeak)
  • 63 pertsonari eman zaie bide-laguntza Edadetuen eta Zahartzaroaren arloan (%89 emakumeak) y kontaktu egonkorra 2 egoitzarekin
  • 170 pertsonari eman zaie bide-laguntza Familia-harremanen eta Haurtzaroaren arloan (%61 emakumeak)
  • 214 pertsonari eman zaie bide-laguntza Etxerik gabeko pertsonen arloko Barakaldoko jantoki sozialean (%12 emakumeak)

Albisteak

Gure proiektuak