Lan-aurreko tailerrak

Gure apustua

Lan-aurreko tailerren bidez, parte-hartzaileek ohitura eta gaitasun soziolaboralak eskuratzen dituzte, jarduera produktibo bat garatuz.

Caritas Bizkaiak bi eremutan bideratzen du esperientzia hori: industria arloan, manipulazio-lan eta mekanizatu-jardueren bidez; eta, nekazaritza arloan, kalean baratze ekologikoak sortuz eta landuz.

Prozesu horietan pertsonen enplegagarritasuna hobetzen da, banakako eta taldeko tutoretzen bidez. Parte-hartzaileak bere lan-baliabideak landu eta laneratze-plan pertsonala garatuko du, helburu finko batekin, eta enplegu-bilaketa aktiboa planifikatu eta horren jarraipena egingo da.

Gure proiektuak