Familia Harremanak eta haurtzaroa

Gure apustua

Haurren, nerabeen eta familien gizarteratze-maila hobetzea, norberaren eta familiaren trebetasunak sustatuz. Tratu onaren alde egiten dugu, parte hartzen duten espazioak espazio seguru eta babesleak izan daitezen.

Familia indartu egiten da garapen pertsonalerako gune gisa; balioak, kultura, ikaskuntza, zainketa, afektibitatea eta sozializazioa transmititzeko gune gisa. Egindako esku-hartzeak kontuan hartzen ditu espazio horretan familia-unitateko kideak (haurrak, helduak…) eta haien arteko harremanak eta familia-loturak (komunikazioa, autoerrealizazioa, gurasoen rolak…).

Haurtzaroari lotutako esku-hartzearen bidez, egoera zailean dauden haurren gaitasun pertsonalak, sozialak, hezkuntzakoak, afektiboak eta familiarrak sustatu nahi dira. Era berean, haurtzaroko proiektuek desegokitze- edo babesgabetasun-egoerak sor ditzaketen arrisku-faktoreak landu nahi dituzte.

Tratu ona eta Haur eta Nerabeen babesa

Esku-hartze ildoak

Haurrak

Haurrak protagonista nagusi diren Arloko proiektuak jasotzen ditu. Bazterkeria prebenitzeko ikuspegitik abiatuta, berau eragin dezaketen arrisku-faktoreen gainean eragiten da. Helburua da haurren eta beren familien gaitasun pertsonal eta sozialak, eta hezkuntza- eta familia-gaitasunak sustatzea.

Gurasoak

Gurasoekin lan egiteko Arloko proiektuak jasotzen ditu, familien egoera hobetzeko. Kontraste- eta prestakuntza-esparruak antolatzen dira, guraso-gaitasunak, familia barruko komunikazioa, eta, oro har, familiaren kudeaketa hobetzeko.

Familiari laguntza emateko zerbitzuak

Familiaren egoera orokorra hobetzen laguntzeko emandako zerbitzuak dira.

Aliantzak