Noticia05/01/2024

Opil solidarioaren XX. edizioa

Bilboko Opil Solidario XX. edizioa Bilboko Plaza Berrian egin da.Opil- eta txokolate-errazioak modu dinamikoan banatu dira goizeko 10etatik aurrera.

Bilboko XX. Opil solidarioaren banaketa egiten den bitartean animazio-jarduerak egingo dira, hala nola haurrentzako tailerrak, Begoñazpi Ikastolaren eta Namasté proiektuaren gazteen laguntzarekin, baita boluntarioak, kontratatuak eta haien familiakoak ere. Aurten ere, Radio Popular-Herri irratia eta Bizkaia Irratia egongo dira xede den kausa solidarioa zabalduz.

Caritasek duen errealitateak familia askoren eta, bereziki, adin txikiko askoren egoera soziala ikusaraztea eta aldarrikatzea eskatzen du. Pobreziaren belaunaldien arteko transmisioaren aurkako borroka, gizarte-egoera ahulean dauden adingabeei aukerak eta baliabideak emateko ahalegina dira, oraindik ere, Opilaren elkartasun-kausa nagusia.

Caritas Bizkaiak, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearekin batera, Bilboko XX. opil solidarioa antolatu du. Opila ‘Bizkaiko Okindegien Elkarteak’ egingo du aurten ere, ‘Lapiko Catering’ eta ‘LogiFrío Bilbao’ taldeekin batera. ‘Gastronomía GASCA’-k, berriz, txokolate-errazioak banaketan lagunduko du, eta Kaiku-k (esnea) eta Baqué-k (kakaoa) txokolatea egiteko osagaiak jarriko dituzte Ekitaldiaren babesleak LABORAL Kutxa eta Engranaje Publicidad dira.

Kolaboratzaileak. XX. Edizioa (2024)

Goizean hiru zozketa egin dira erakunde hauek emandako opariei esker: Kidenda, Surne Bilbao Basket, Athletic Club, Emakume Master Cup, Baiko pilota, Biozaki eta Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea.

 “Bilboko XX. Opil solidarioa”-k informazio-webgunea du www.rosconsolidariobilbao.org, eta elkartasun-errazioen erosketa sinbolikorako elkartasun-partaidetza errazten du Caritas Bizkaia erakundearen 33514 BIZUMaren bidez.

Opil solidarioak 600 kilogramotik gorako pisua izango du. Prestatzeko, errezeta tradizionalari jarraituko zaio, eta honako hauek beharko dira: 350 kilogramo irin, 63 kg azukre, 92 kg gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro azahar, 33 kilogramo legami, 50 kilogramo askotariko fruta konfitatu apaintzeko eta 7 kg gatz.

12:00etan elkartasunezko kausaren aldeko argazki instituzionala egin da, honako ordezkari hauek bertan zirela: Joseba Segura (Bilboko Gotzaina), Iñigo Urkullu (Lehendakaria), Teresa Laespada (Gizarte Kohesio, Enplegu eta Berdintasun diputatua), Amaia Arregi (alkateordea eta Udaleko Segurtasun zinegotzia), Josu Erkoreka, (lehen lehendakariordea eta Segurtasun sailburua), Teresa Laespada (Gizarte Kohesio, Enplegu eta Berdintasun diputatua), Amaia Antxustegi (Gizarte Ekintzako diputatua) Pedro Azpiazu (Ekonomia eta Ogasun sailburua), Olatz Garamendi (Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua). Xabier Legarreta (Eusko Jaurlaritzako Migrazioen zuzendaria), Nora Abete García (Bilbo Udaleko alkateordea eta Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Alorreko zinegotzia) Juan Ibarretxe (Bilbo Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia)