Noticia05/06/2024

Edadetuei eskerrak emateko puzle handi bat

2006an, NBEk ekainaren 15a izendatu zuen Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna. Tratu desegokiak forma asko hartzen ditu (tratu txar fisikoa, abusu ekonomikoa, arretarik eza, infantilizazioa…), eta adinekoen ikuspegi negatiboarekin eta adinagatiko diskriminazioarekin lotzen da (edadismo esaten zaio horri):

informazio gehiago

Caritas Bizkaiako Edadetuen eta Zahartzearen Alorretik, adineko pertsonenganako begirada aldatzen lagunduko digun keinu publiko bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Puzle handi bat eraiki nahi dugu,edadetuek gure bizitzan egiten duten ekarpena sentsibilizatu, ikusarazi eta eskertzeko, baita herritarrek eta eragile guztiek tratu egokia bermatzeko hartu behar dugun konpromisoa ere.

Para ello, hacemos un llamamiento a todas las personas, grupos y entidades que deseen colaborar.

NOLA PARTE HARTU? 

Ekainaren 13an, ostegunean, 12:30etik 13:30era, Bilboko Santiago plazan elkartuko gara (katedralaren aurrean), honako programa honekin:

  • 12:30etik 13:20ra, puzlea eraikitzea. Bertaratzen direnek pieza batean idatzi ahal izango dute galdera honen haien erantzuna: Zer ekarpen egiten diote adinekoek gizarteari? Zure auzoan, zure herrian, zure familian, zure komunitatean… Halaber, piezak prest ekar daitezke, post honen amaieran dauden txantiloiak erabiliz, A4 tamainan inprimatuz eta murriztu eta handitu gabe, eta, ahal bada, koloretako folioetan.
  • 13:20, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela eta manifestuaren irakurketa, bi edadetuen eskuetatik: Manolo Delgado, Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ohia eta Edurne Lopategi, Caritas Bizkaiako Bizi-Bete proiektuko partaidea.
  • 13:30, familia-argazkia, lortutako puzlearekin.

Egun horretan etortzerik ez baduzu, bidal iezaguzu idatzi nahiko zenukeena mayores@caritasbi.org helbidera, eta zure izenean jarriko dugu.

Puzzlea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gure kontzientzia.

Zuen zain gaude!

FItxak