Noticia02/02/2024

Caritas Bizkaiako Haur eta Nerabeentzako Prebentzio eta Babes Plana

Aspalditik, Caritas Bizkaian lanean ari gara haurrak eroso, seguru, babesgune eta konfiantzazko gune sentituko diren espazioak sortzeko, era guztietako indarkeriarik gabe, adingabeen garapen egokia ahalbidetzeko eta haien familientzako erreferentzia izateko.

Haurren aurkako indarkeria sarriago eta hurbilago gertatzen da aitortu nahi genukeenetik, errealitate konplexu eta multifaktorial bat da, eta gizarte-eragile guztiek inplikatu behar dute hari aurre egiteko. Desabantaila-egoeran eta egoera ahulean dauden NNArekiko indarkeriak prebenitzea eta babestea herritar, gizarte-erakunde, profesional eta administrazio publiko guztien erantzukizuna da.

Esparru horren barruan, joan den ikasturtean “Caritas Bizkaia erakundearen Haur eta Nerabeentzako Prebentzio eta Babes Plana” egin genuen. Orain aurkezten dizuegu, eta gure apustua jasotzen du: Caritas Bizkaiak konpromiso sendoa hartu du gure jardun-eremuaren barruan edozein indarkeria-motaren aurka eta, bereziki, zaurgarrienei, adin txikikoei, zuzendutako indarkeriaren aurka gogor aurrea hartzeko, detektatzeko eta jarduteko.

 

Planak hiru multzo handi ditu:

  • Edozein indarkeria-mota PREBENITZEA lehen neurri gisa, eta horren barruan, haurrentzako INGURUNE SEGURU ETA BABESLEAK sortzea. Arrisku-mapak eta haurrekin harremanetan egongo diren agenteen harrera- eta prestakuntza-prozesua sortuz, gure apustua ezagutarazteko, eragileei jokabide-kodeari buruzko prestakuntza zehatza emateko eta langile guztien (kontratatuak eta boluntarioak) haurtzaroa babesteko konpromisoa sinatzeko.
  • Haurretakoren bat indarkeria-egoeran dagoela eta horren ondorengo bide-laguntza jasaten ari dela ikusiz gero, gauzatuko dugun JARDUERA-PROTOKOLOA.
  • Halaber, haurrei eragiten ahal dien edozein indarkeria motari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa, bai erakundearen barruan, bai kanpoan.