Noticia14/03/2024

Korrika badator!

Gaur hasiko da Korrikaren XXIII. edizioa. Irundik aterako da arratsaldeko 4etan eta gure kaleak zeharkatuko ditu martxoaren 24an Baionara iritsi arte.

Korrikaren webgunean informazio guztia izango duzu eskuragarri: abestia, ibilbidea, denda, mezua, albisteak… Aurten tailerrak, jarduerak, zozketak eta Korrikan korrika egiteko aukera egongo da hainbat zentrotan, Bikaritzetan, sailetan edo departamentuetan.

Euskaraz jakin ala ez, konplexurik gabe harrotasunez plazan, online edo kanpoan. Harro egon, herria, eta erakutsi zure harrotasuna KORRIKAn!

Joan den abenduan, Bilboko Elizbarrutiko Caritas-en Bikain ziurtagiria jaso genuen Hizkuntza Kudeaketan eta ziurtagiri hau euskararen aldeko apustuaren erakusle da. Ziurtagiri hori jasotzeak erakundearentzat dakarren balioa partekatzen dugu, pertsonei laguntzeko bikaintasunaren bidean egindako ahalegin partekatuaren erakusgarri baita. Gainera, ziurtagiri hau Hirugarren Sektorean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa normalizatzeko dugun konpromisoaren erakusgarri da.

Erakundeak urteak daramatza apustu hori garatzen, eta hainbat euskara-plan garatu ditu, barne-mailako erabileraren normalizazioan aurrera egiteko balio izan dutenak. Horri esker, erakundean euskara erabiltzeko esparru globala sistematizatu ahal izan duten irizpide batzuk definitu dira pixkanaka. Prozesu honetan, funtsezkoa izan da Bilboko Elizbarrutiaren ibilbidea arlo honetan eta euskal administrazio publikoaren gomendioak. Laguntza horiek eskertu nahi ditugu, gure gizarte-eremura irizpideak egoki egokitzeko balio izan dutelako.