Noticia08/04/2022

Ate irekien hasiera Haran Zentroan

Haran Zentroa, Caritas Bizkaiako etxerik gabeko pertsonentzako zentro berria zabalik dago jada

Aste honetan hasi da ezagutzera emateko ate irekien saioekin. Hara lekualdatzen da orain arte Apostolikak zentruko jarduera guztia, GERTU zerbitzua (Bilboko Udalaren laguntzarekin), jantoki soziala, eta GILTZA zerbitzuko (Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) prozesuen jarraipena eta laguntza.

Sistemako gainerako sareekin erreferentzia-, babes- eta konexio-espazioa da, eta horietara sartzeko prozesuak hasteko aukera ematen du. Gainera, higiene- eta atseden-gunea eta elikadura-zerbitzua eskaintzen ditu. Gizarte-bazterkeria egoeran dauden adin nagusiko gizon eta emakumeei zuzenduta dago.

Zentroaren helburu nagusia bertaratutako pertsonek pairatzen duten bazterkeria-egoeraren ondorioak arintzea da. Horretarako, elikaduraren, higienearen, orientazioaren eta informazioaren oinarrizko premiei erantzuteko gune abegitsu bat eskaintzen da. Arreta-sareko gainerakoekin konektatzeko erreferentzia- eta laguntza-gune bat da, eskubideak baliatzea eta lagundutako gizarteratze-prozesu bat hasteko aukera erraztuko diona.

Etapa berri honetan, Haran Zentroak, bere boluntario eta langile taldearekin, ateak zabalik ditu komunitate osoarentzat, hurbiltzen diren pertsonekin batera irakatsi, parte hartu eta ikasi ahal izateko.

Haran Zentroa Caritas Bizkaiak kudeatzen du, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Victor Tapia Fundazioaren, Gandarias Fundazioaren, Amalde Fundazioaren eta Ferrovialen laguntzarekin.