Noticia11/07/2024

Goazen 2024an izena emateko epea zabalik

Irailaren 28an izango da Derion

 

Datorren kurtso hau berezia izango da Bilboko gure Elizbarrutian, 75 urte bete ditu eta. Jarduera ugari antolatuko dira, eta horien berri emango dugu datozen hilabeteetan. Momentuz, GOAZEN 2024 ikasturte hasierako elizbarrutiko ekitaldian izena emateko epea zabalik dago. Ekitaldia Derion izango da, irailaren 28an. Izena emateko formularioa: hemen (azken eguna: irailaren 20a).

«Goazen 2024 !» egunerako zenbait informazio praktiko

  • Garraioa: Bikaritzetan autobusak antolatuko dira eta garraio publikorako gomendioak eskainiko dira.
  • Txiki-Leku: 4 eta 16 urte bitarteko adingabeentzako jolas- eta zaintza-gune bat prestatuko da, familiak ekitaldira joan ahal izateko.

Ordutegia eta jarduerak:

10:00: Harrera Derioko Seminarioan. Ongi etorria. Autobusak iristea

10:30: Goazen – 2024ko ekitaldi nagusia

  • Otoitza Seminarioko kapera nagusian
  • 75. urteurrenaren kontakizuna eta seminarioaren historia
  • Logoaren aurkezpena
  • Dinamika
  • 75. urteurreneko abestiaren aurkezpena
  • VI-PDE – Begirada
  • Gotzainaren hitzaldia
  • 75. urteurrenaren mugarriak
  • Azken otoitza

12:45: Bisita gidatuak

14:00: Luncha

16:00: Ekintzaren amaiera- Autobusen itzulera

GOAZEN 24-Derio inskripzio formulariorako esteka