Noticia01/09/2023

Edadetuen sailak Zentimo Solidarioak programan parte hartzen du

Haurtzaroko proiektuek maiatzean Eroskiren zentimo solidarioen programan parte hartu zuten bezala, Edadetuen programek irailan parte hartuko dute. Erositakoa ordaintzean Eroskiren bezeroei elkartasun-botoia sakatzera animatzen gaitu programa honek. Sistemak kopuru finko baten dohaintza (borondatezkoa eta konfidentziala) egiteko aukera ematen du, eta kopuru hori tikearen zenbatekoaren arabera aldatzen da: 10 zentimo 5 eta 30 € bitarteko erosketetarako, eta 20 zentimo 30 € baino gehiagoko erosketetarako.

Caritas Bizkaiak edadetuen, eta bereziki ahulenen eta sostengu gutxien dutenen, kalitatea eta bizi-baldintzak hobetu nahi ditu, haien autonomia indartuz eta beren ohiko ingurunean jarraitzea sustatuz. Kolektibo horren egoerari eta haren beharrei buruz sentsibilizatzen ere saiatzen dira.

Laguntza eta bakardade faltako egoerak bizi direnean adinarekin lotzen diren zailtasunak areagotu egiten direla jakinik, gure ekimen guztiak sare pobretuagoa dutenei eta harreman esanguratsuak errazten saiatzen dira.

Lehendik dauden beste batzuk osatzeko eta pertsonei beren eskubide sozialak erabiltzen laguntzeko asmoz planteatzen dira proiektuak. Lan hori guztia ez litzateke posible izango boluntario guztien ahalegin eta dedikazio pertsonalik gabe. Boluntario horiek, modu altruistan eta doan, zentzu berezia ematen diote egindako lan osoari.

informazio gehiago