Noticia04/06/2024

500 pertsona baino gehiago Karitatearen Egunean

Eskerrik asko posible egiteagatik

 

Asteburu honetan Hator Etxean zaude Caritas Bizkaiaren kanpaina ospatu dugu. Ekainaren 1ean, larunbata, 500 pertsona baino gehiago bildu ziren Zallan, Karitatearen Egunean. Urtero bezala, Caritas Bizkaiak boluntarioen arteko topaketa eta esker ona adierazteko antolatzen du jardunaldi hori. Oraingo honetan, harrera Bikaritza II.ak egin zuen.

Lurralde anfitrioiko taldeak goizeko 10:00etan eman zien ongietorria Bizkaia osotik etorritako pertsona guztiei. Topaketa-une hori Entzutekoa elkartearen artisautza, Caritasen proiektuak eta Gizartelur-Biozaki laneratze-enpresaren produktuak erakusteko azoka batekin gozatu ahal izan zen.

13:00etan eman zitzaion hasiera eukaristiari Zallako San Migel Goiaingeruaren elizan. Joseba Segura Gotzaina buru zela, gure Izaki Amankomuna elkarbanatzeko aukera bat izan zen eta, ospakizunaren bidez, zaurgarritasun eta bazterkeria egoeran dauden eta bide.laguntza jasozten duten pertsonen alde ikasturtean zehar egindako borondatezko lan guztia eskaintzeko.

Eukaristiaren ondoren, egunak herri bazkari batekin jarraitu zuen Lapiko Catering laneratze enpresaren eskutik, eta Veneno Inmortal taldeak girotutako bingo musikal batekin amaitu zen.

Igandean, hilak 2, Bizkaiko parrokietan Hator Etxean zaude! kanpaina ospatu zen. Gogoan zuen gure eguneroko bizitzan jarraitzeko gonbidapena, karitatea eginez, gure anai-arreben artean zatitu eta banatzen den ogia, batez ere pobreenen eta ahulenen artean.

Eskerrik asko egin duzuen guztioi, posible egiten jarraitzen duzue.

Inork ezin du bizitza isolaturik borrokatu. Sostengatuko gaituen elkarte bat behar da, lagunduko dioguna aurrera begiratzen” FT 8. z