Noticia14/05/2024

Deloittek haurrei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko proiektuak saritu ditu

Deloitte enpresa Caritas Bizkaiarekin lankidetzan aritzen da gure Bihozdun Erakundeak programaren barruan dauden erantzukizun sozial korporatiboko hainbat ekintzatan: aholkularitza, boluntariotza korporatiboa (banakakoa eta taldekoa), sarietarako hautagaitzari bide-laguntza, eta abar.

Azken ekintzari dagokionez, Caritas Bizkaiako Familia Harremanen eta Haurtzaroaren arloko haurrei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko proiektuak saritu ditu Deloitte enpresak, “Ezagutu nire proiektua” deialdiaren barruan, Hezkuntza kategorian.

Sari hauetan Deloitteko langileek parte hartzen dute, aitabitxiak edo amabitxiak baitira, eta beste lankide batzuen laguntza bilatu behar dute zuzentzen duten proiektua irabazlea izan dadin.

Manuel Fernández Condearena izan da gure aitabitxia, eta hari esker, lehen saria eskuratu ahal izan dugu Hezkuntza kategorian.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Manueli, eta noski, Deloitteri, sari hau emateagatik. Horri esker, Bizkaia osoan haurrei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko 30 proiektu garatzen jarraitu ahal izango dugu.

Joan den maiatzaren 10ean, gure lankide den Yulis Estela Sánchez-ek, Manuelekin batera, Madrilgo Deloitte egoitzara joan ziren saria jasotzera, eta han eskerrak eman eta gure haurtzaroko proiektuak azaldu ahal izan zituzten.