Noticia24/07/2024

Uztailaren itxierarekin batera agurtuko dira udako ekintzak txikienekin

 

Uda honetan, Caritasek aisialdirako, hezkuntza-aisialdirako eta elkarbizitzarako hainbat gune eskaini dizkie proiektuetako haurrei.

Zehazki, uztailean zehar, Tximeleta udaleku tradizionalaz gain (San Frantzisko auzoan), beste bi landa-udaleku egin dira Berrizen.

Hiriko udalekua uztailaren 7tik 19ra garatu da, eta bertan Tximeleta proiektuko 70 adingabe inguruk “Aisialdirako eta denbora librerako gunea, gozatzeko eta ondo pasatzeko” izan dute. Udaleku honi lotuta, Caritas Bizkaiak, Ahizpa Pasionista eta Jesuitekin batera, “Sanfran 24” zerbitzuko esperientzia burutu dute San Frantzisko auzoan. «Sanfran 24» programan, Bilbo, Sevilla, Bartzelona eta Madrildik etorritako 13 boluntariok eta koordinatzailek parte hartu dute.

Landa-udalekuak Caritas Bizkaian finkaturiko esperientzia bat dira, eta oso ondo baloratu izan dute beti haurrek eta familiek. Ingurune natural batean berdinen arteko jolas- eta aisialdi-egun hezitzaile batzuez gozatzeko aukera ematen du, haurren artean hain beharrezkoak direnak. Uztailaren 8tik 21era bitartean, Berrizen, Caritasen proiektu desberdinetako 70 bat haurrek bi asteko jarduerak izan dituzte, eta txikienak izan dira protagonistak. Landa-udalekuko taldean aisialdiko 5 begiralek eta 11 boluntariok parte hartu dute. Taldearentzat “oso espazio aberasgarria da, elkarrengandik ikasi ahal izateko”

Guztira, uda honetan 140 adingabe inguruk gozatu ahal izan dituzte jarduera horiek uztailean zehar. Eta 25 boluntario inguruk errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, gizarte hau pixka bat hobea izan dadin.