Noticia26/02/2022

Caritas Ukrainarekin

Caritas Bizkaiak Caritas sareak Ukrainako Caritasen lana babesteko egindako deiarekin bat egin du

UKRAINA HONDAMENDI HUMANITARIO BATERA DOA

Caritas Internationalis-ek laguntza humanitarioaren babesa eta sarbidea bermatzea eskatu du.

“Gaur goizean goizeko lehen orduan hasi diren gertakariek hondamendi humanitario handia ekarriko dute ezinbestean. Ezinezkoa da sinestea XXI. mendean, Europaren erdialdean, jendea goizeko 5etan esnatu behar izatea, leherketen eta sirena antiaereoen hotsen ondorioz”. Hitz horiekin erantzun dio Tetiana Stawnychy Ukrainako Caritaseko presidenteak gaur goizaldean herrialdean eskala handian egindako erasoari.

Caritas biziki kezkatuta dago esku-hartze horrek tokiko biztanleengan izan duen eraginagatik; izan ere, krisia hasi eta zortzi urtera, 14.000 pertsona hil eta 1,5 milioi pertsona lekualdatu dituzte.

Caritas Konfederazioak larrialdi-deia egin du Caritas Ukrainaren lana babesteko. Programaren helburua da gatazkan dauden pertsonei elikagaiekin, edateko urarekin, ostatu seguruarekin eta higiene-kitekin laguntzea da, bai eta garraio segurua bermatzea ere, pertsona ahulenak beren familiekin bildu eta eremu seguruetara iritsi ahal izateko.

“Zuen laguntza behar dugu krisi humanitarioari erantzuteko eta gerrak kaltetutako pertsonei laguntzeko”, dio Tetiana Stawnychyk.

“Larrialdiko premien zifrak dramatikoak ziren erasoaren aurretik: 2,9 milioi biztanle zeuden harreman-lerroaren bi aldeetan, laguntza humanitarioa behar zutenak. Gaur, kopuru hori esponentzialki handitzen ari da”, gehitu du Stawnychy-ek.

“Ezin ditugu alde batera utzi gerra honen ondorio humanitario tragikoak”, adierazi du Caritas Internationalis-eko idazkari nagusi den Aloysius Johnek. Nazioartearen betebeharra da ukrainar herria babestea eta haren bizi-laguntza bermatzea.

Caritas Internationalis-ek azpimarratu du premiazkoa dela pertsona guztiek laguntza humanitarioa jaso ahal izatea, bereziki ahulenek, eta gatazkatik ihes egiten dutenen mugimendu-askatasuna bermatzea. “Denok ari gara lanean. Ukrainan gertatzen ari denak nazioarteko egonkortasuna eta bakea arriskuan jartzen du eta, Aita Santuak azpimarratu zuen bezala, nazioarteko zuzenbidea ‘gutxiesten’ ari da.