Noticia29/11/2023

Bizkaiak dagoeneko kontsumitu ostean ehuna oso-osorik tratatzeko bigarren planta du Koopera Reusing Center II inauguratu ondoren

Koopera Caritasek, gizarte-enpleguaren sorrera eta produkzio-gaitasuna handitzeko xedez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Enpleguko sailburu den Idoia Mendiaren eskutik, ehuna tratatzeko bigarren planta inauguratu du. Mungian dago eta 3.368 metro koadro ditu. Horri esker, kudeatzeko orduan eraginkorragoak eta jasangarriagoak izango dira.

  • Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Mungiako Udaleko eta Bilboko Udaleko erakunde ordezkari asko egon dira, gizarte ekonomiako (hala nola REAS eta Gizatea) eta ingurumen sentsibilizazio eta berrikuntzaren arloko (besteak beste, Fashion Revolution Euskadi edo Bask Bio Desing Center) ordezkariekin batera.
  • Guztiek zuzenean ezagutu dute nola Koopera Servicios Ambientales konpainiak, Estatuko gizarteratze enpresarik handienak, kontsumitu osteko ehuna eta beste ondasun batzuk produzitu eta kudeatzeko gaitasuna handitu duen eta, aldi berean, nola bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat gizarte enpleguaren eskaintza gehitu den.

2023ko azaroaren 29a, Mungia. Koopera Servicios Ambientales konpainiak, gizarte ekimeneko kooperatiba eta Estatuko gizarteratze enpresarik handienak, Cáritasi lotutako beste zazpi gizarte erakunderekin batera, Koopera proiektua osatzen du, eta gaur Bizkaian (Laukariz bidea, 37/ Mungia) ehuna tratatzeko bigarren planta inauguratu du. Modu horretan, kudeatzeko eta gizarte enplegua sortzeko gaitasuna handitu dira.

Instalazio berrietarako kooperatibak inbertsio ahalegin handia egin du 820.000 inguru gastatu ditu, ingurumen zerbitzuak ematen 30 urtetik gorako esperientzia izateari esker eta hasieratik Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek eskainitako laguntza dela bide. Izan ere, erakundeek Euskadirako gizarte irismeneko eta ekonomia zirkularraren aldeko etorkizuneko proiektutzat jotzen dute.

Zerbaitegatik, Kooperak Bizkaian bakarrik dagoeneko 365 langile ditu, inauguratu berri den planta honek sortu dituen 45 lanpostu baino gehiago erantsi ondoren. 2024rako, planta honetan bigarren txanda jartzeari esker, kooperatibak langile kopurua 11 pertsona gehiagorekin gehitzea aurrez ikusten du. Lanpostuen erdia baino gehiago gizarteratze kontratuari lotuta daude, eta gizarte bazterkeriaren egoeran edo arriskuan ageri diren pertsonentzat dira. Pertsona horiek gizarteratzeko eta lan eratzeko hiru urteko prestakuntza eta gaitze prozesuaren bitartez Kooperatik pasa tu ondoren, ohiko lan merkatuan sartzeko gai izango dira.

Produkzioaren ikuspegitik, azpiegitura berriak Kooperari kontsumitu ostean edukiontzietatik biltzen diren ehunak sailkatzeko gaitasuna urtean 2.500 tonan baino gehiagotan handitzen utziko dio erdi automatizatuta dagoen sailkapen lerro berriari esker. Lerro berria funtsezkoa izango da tokiko berrerabiltze mailak areagotzen jarraitzeko. Kooperatibaren apustu handia da, iparraldean Koopera Store bigarren eskuko jantzi denda askoren hornitzaile izango baita (4 Araban, 11 Bizkaian, 4 Gipuzkoan, 3 Asturiasen eta Bilboko Santutxu auzoko Koopera Store denda berria, aste gutxitan inauguratuko dena).

Plantan zehar egindako ibilbidean beste instalazio aitzindari bat ezagutu ahal izan dugu, hain zuzen ere, birziklatze lerroa. FIBERSORT teknologia berritzailean oinarritzen da. NIR espektroskopiaz eskaneatzearen bidez, ehunak zuntzen konposizioaren arabera identifikatu eta bereizten ditu.

FIBERSORTen softwareari esker, edozein zuntz edo zuntz konbinazio detektatze aldera, identifikatu nahi dugun uhin zehatza bilatzea programa daiteke ( poliesterra, kotoia, akrilikoa, biskosa edo nylona). Teknologia horrek Kooperari abantaila lehiakorra ematen dio, fabrikatzaileekin lan egingo baitu eta zuntz berrien fabrikazioan bilakaerari egokituko
baitzaio. Hala, “UPCYCLING”erako (ehun berriak fabrikatzeko iruteak) eta “DOWNCYCLING”erako (beste produktu batzuk, hala nola geoehunak, automobilgintzarako ehunak, isolamendu materialak, etab.) kontsumitu osteko ehun materialaz hornitzeko puntako enpresa izango da.

Zalantzarik gabe, apustu honek lehengaien arloan industria berrikuntzar en ereduaren eragile gisa Euskadiren posizioa indartzen du, eta ekonomia zirkularraren zirkuituak eta hazkuntza integratzaile, adimendun eta jasangarria garatzeko ahaleginetan laguntzen du.

Inaugurazio ekitaldian izan dira Mari Luz Ferro, Kooperako koordi natzaile nagusia; Elena Unzueta, Caritas Bizkai ko zuzendaria; eta Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua. Beste pertsona ezagun batzuk ere bertan egon dira: Alaitz Erkoreka, Mungiako alkatea; Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia; Airi Ferrer, Fashion Revolution Euskadiko koordinatzailea; edo Adele Orcajada, Bask Bio Desing Centerreko zuzendari akademikoa.

Koopera
Koopera Caritasen gizarte-proiektua da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hau gizarte-ekimeneko kooperatibek eta gizar-teratze-enpresek osatzen dute, eta beren helburua edo zeregina da gizarte-bazterkeriaren egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea. Helburu hori kontuan hartuta, honako hauek dira ematen dituzten zerbitzuak: ingurumenaren arlokoak, berrerabiltzea eta birziklatzea, kontsumo jasangarria, prestakuntza, pertsonentzako arreta eta helburua betetzen lagun dezaketen bestelako jarduerak.

Koopera Moda re- ekimenaren barnean dago. Caritas Konfederazioaren asmo handiko ekimena da, eta Estatuan ehunak berre-rabiltzeko eta birziklatzeko 40 proiektu baino gehiago elkartzen ditu 90 hiritan banatuta dauden 130 establezimenduren bitartez.

Gaur egun, Kooperak 650 langile inguru ditu, eta horietatik % 55ek gizarteratze-kontratua dute. Caritaseko 500 boluntariok baino gehiagok lankidetzan dihardute proiektu honetan.

Iturria: Koopera