Nota de prensa19/12/2023

Diru-zorro txartelaren aldeko apustu partekatua, egoera ahulean dauden familiei laguntzeko tresna gisa

CARITAS BIZKAIA, EROSKI ETA LABORAL KUTXAk lankidetza-hitzarmen bat berritu dute. Horri esker, 2009tik 13.315 pertsonak (%63 emakumeak) oinarrizko kontsumoko produktuak eskuratu ahal izan dituzte, eta, gaur egun, DIRU-ZORRO TXARTELA zirkuitu ‘normalizatuen’ bidez produktu horiek eskuratzeko metodo gisa erabiltzen da.

  • Hala, hiru erakundeek beren aliantza indartu dute, duela hamabi urte baino gehiago (2009an) gizarte-bazterkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsona eta familia askoren beharrak betetzeko, Caritas Bizkaiarekin batera, gizarte-berrikuntzaren aldeko apustua eginez sortu zen proiektu batean
  • Diru-zorro txartelek oinarrizko beharrak betetzeko aukera ematen dute, pertsonen duintasuna eta hautatzeko gaitasuna eta erosketaren segmentazioa sustatuz, bide-laguntza prozesu baten esparruan
  • 2009az geroztik, 13.315 pertsonak jaso dute laguntza hori (%63 emakumeak)
  • Proiektuari hasieratik esleitutako zenbatekoa 2.314.000 eurokoa da, egoera zailean dauden familiei oinarrizko kontsumoko produktuak eskuratzeko bideratuta
  • EROSKIK eta LABORAL KUTXAk ekimen solidariorako behar den azpiegitura jarri dute, eta gainera CARITAS BIZKAIA-ri ekarpena egin diote
  • CARITAS BIZKAIA, ‘bide-laguntza integraleko’ gakoetatik erantzundako familien artean egiten du esleipena, egoera zailenean dauden familien oinarrizko beharrak betetzeko erabili ohi diren baliabideei baliabide erantsia dakartenak
  • Diru-zorro txartelak baliozkoak dira EROSKI kooperatibak Bizkaian dituen edozein establezimendutan

CARITAS BIZKAIA, EROSKI eta LABORAL KUTXAk, beste behin ere, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan egonik, oinarrizko beharrei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei laguntzen diete. Helburu horrekin, 2009az geroztik indarrean dagoen lankidetza-hitzarmena berritu da. Horren bidez, “diru-
zorro txartelak” emango zaizkie baldintza jakin batzuk betetzen dituzten Caritas Bizkaiaren bide-laguntza jasotzen duten pertsonei, EROSKI kooperatibak Bizkaian dituen edozein establezimendutan eros ditzaten.

“Diru-zorro txartelak” izendatuta daude eta sei hilabete eta urtebete bitarteko iraungipena izango dute. Familia bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa hilean 130 edo 200 eurokoa izango da, kide kopuruaren eta familiaren arabera. Caritas Bizkaia izango da familia bakoitzaren egoera baloratuko duena, baldintzak betetzen dituen zehazteko, eta —hala bada— laguntzaren zenbatekoa eta iraupena zehazteko.

Txartelek aukera emanen dute oinarrizko elikaduraren eta higienearen arloko behar handiko produktuak erosteko, eta gainerako produktuak baztertu egingo dira.

Hitzarmena berritu dute:

  • ALEJANDRO MARTÍNEZ BERRIOCHOA jauna, Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendaria
  • ÁLVARO PARRO BETANZOS jauna, Laboral Kutxako Lan Komunikazioko teknikaria
  • ELENA UNZUETA TORRE andrea, Bilboko Elizbarrutiko Caritasen zuzendaria