Gazteak eta emantzipazioa

Gure apustua

Gazteak eta emantzipazioa sailaren helburua bazterkeria egoeran edo izateko arriskuan diren gazteak beren emantzipazio eta helduarorako trantsizioko prozesuetan laguntzea da.

Erantzun berritzaileen bidez, partaidetza komunitarioko espazioak sortuz eta beste erakunde, pribatu zein publiko, batzuen lankidetzarekin.

Esku-hartze ildoak

Bazterkeria egoeran diren gazteen akonpainamendua

Esku-hartze ildo honen bidez zaurgarritasun eta gizarte zailtasuneko egoeran diren gazteen bazterkeria prebenitu nahi da. Hori dela eta, eta herri administrazioaren lankidetzarekin, Bizkaiko Caritasek hainbat zerbitzu ditu erabilgarri. Horietatik, ibilbide pertsonalizatuen bidez, helduarorako trantsizioko zein emantzipazioko prozesuetan laguntza eman eta prozesuak hauspotzen ditu

Kalean diren gazteen akonpainamendua

Esku-hartze ildo honetatik Caritas Bizkaiak elizbarrutiko beste erakunde batzuekin batera kalean dauden gazte atzerritarren eskura Bizkaiko lurraldean laguntza komunitarioko sare bat ipintzen du etxebizitzekin. Sare horren bidez kualifika daitezkeen prestakuntza-prozesuak, gazteen autonomia eta laneko aktibazio nahiz partaidetza eta sustraitze soziala babesten ditu.

Partaidetza

Ildo horretatik Bizkaian bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteen sare soziala areagotzea sustatzen da, loturak sorraraziz eta babes modura eta pertsona heldu gisa hazteko aukera ematen dien talde bateko kide sentiaraziz.

Prestakuntza, sormen, kultura, elkartasun, aisia eta denbora librearekin lotutako jarduerak burutzen dira, modu horretan, komunitatean beren partaidetza bultzatuz, beren autoestimua, garapen pertsonala eta ahalduntzea bultzatzearekin batera.

 

Gazteak gizarteratzen eta laneratzen laguntzea

Lerro honen helburua da kalteberatasun-egoeran dauden gazteentzat gizarteratze- eta laneratze-ibilbideak sortzea, Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren arloarekin koordinatuta.