Finantza etikoak

Gure apustua

Ekonomia solidarioaren balio eta printzipioetan oinarritutako finantza sistema etikoaren alde egiten dugu

Finantza etikoen bidez, aurrezten duten pertsonei bermatzen zaie beren dirua pertsonen garapena, aberastasunaren banaketa eta ingurumenaren babesa helburu duten jarduera eta proiektuetan inbertitzen ari dela.

Apustu horren bidez, gizartea eraldatzeko aukera daukagu. Finantza arloko gure erabakiek eragin zuzena dute sistema ekonomikoaren eraldaketan eta pertsonen eta gizarteen bizimoduan.

Caritas Bizkaiak finantza etikoetan parte hartzen du, hainbat modutara:

  • FIARE Banka etikoa eta bestelako finantza erakunde batzuk babestuz.
  • Inbertsio sozialki arduratsuko produktuen alde eginez.

Ekimenak