Economía solidaria

KOOPERA

 

Caritasekin loturiko ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen sare bat gara: gizarteratze-enpresak, fundazioak eta gizarte-ekimeneko kooperatibak biltzen ditugu.

Hainbat eratako zerbitzuen enpresa-jarduerak gauzatzen ditugu, hala nola ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzea eta birziklatzea (ehungintzan adituak), kontsumo jasangarria (Koopera Store dendak), pertsonen arreta eta helburu hori betetzen lagun dezaketen beste hainbat zerbitzu, guztia ere prestakuntza eta enplegua gizarteratzeko tresna gisa hartuta, gizarte ekologikoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikiz.

«Nola aurki dezaket gertuen dagoen arropa-edukiontzia?»

bilatzailea 

«Nola aurki dezaket Koopera dendarik hurbilena?»