Economía solidaria

Enplegu ibilbideak

Zertan datza proiektuak?

Helburua: enplegagarritasun-maila egokia eskuratzeko aukera ematen duten ibilbideak diseinatzea, bide-laguntza pertsonalizatuaren eta orientazioaren bidez lanpostu duin bat lortu ahal izateko. Prozesu horretan, Caritasen beste proiektu batzuekin koordinatuta, pertsona bakoitzaren dimentsio guztiak hartzen dira kontuan.

Nori dago zuzendua?

Enplegu bila edota enplegua hobetu nahian ari diren MAI Caritas proiektuarekin lotutako pertsonei zuzenduta dago. Bilaketa horretan bide-laguntza behar duten pertsonak dira.  Arlo espezifiko edo lurraldeetatik etor daitezke.

Zein da proiektuaren helburua?

Zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, laneratze eta gizarteratze prozesuan laguntzeko asmoz.

Non garatzen da?

Ibilbideekin lotutako laneratze-ekintzak Aretxabaleta kaleko 1 zenbakian (behea) kokatuta dagoen Enplegu Zentro Integralean garatzen dira (Indautxu plaza) 48010 Bilbo.

94 479 28 76

Aurretiko hitzordua behar da.