Cooperación

Maroko larrialdia

Lurrikarak kaltetutako pertsonak artatzeko laguntza behar dugu.

Lurrikara larria Marokon

Irailaren 8ko gauean, Marokon seismo handia izan zen, 7 graduko magnitudea zuena Richter eskalan eta epizentroa Marrakexetik oso gertu. Inguruko hainbat udalerri kalte larriak jasan dituzte.

Kalteak ikaragarriak dira eta hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du.

Eremu turistikoa da, baina baita zaurgarritasun handikoa ere, halako lurrikara baten ondorioak suntsitzaileak dira.

Larunbateko goizeko lehen orduetatik aurrera, Caritaseko eta Eliza Katolikoko tokiko taldeak tragediaren garrantzia baloratzen ari dira.

Caritas Rabatek ere lagunduko du larrialdi horri berehala erantzuten.

Orain inoiz baino gehiago behar dugu zure laguntza.

Caritas Bizkaiak Caritas Konfederazioaren bidez helaraziko du laguntza. Konfederazioak Caritas Marokori aspalditik laguntzen dio pertsona migratzaileei laguntzeko proiektuetan.

Desgrabazio fiskalari buruzko edozein argibide nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan telefonoaren bidez edo kolabora@caritasbi.org helbide elektronikoaren bidez.