Campaña

Argiaren testigantza ematera etorri zan

“Argiaren testigantza ematera etorri zan” (Jn 1,7)

Oparia eta lana. Eguberri hauetan ohartuko gara Jesusen jaiotzak gure bizitzarako dakarren opariaz, ilunpe guztiak gainditzen dituen argiaz. Era berean, argi horren ispilu leiala izateko konpromisoa hartzen dugu, Jainkoak munduan duen presentziaren lekuko aktiboa izanik. Lekuan Lekuko.

Egungo Caritasen kanpainak zainketak ditu ardatz, eta horiek lantzeko beharra azpimarratzen du. “Zaindu, eskutik heldu. Cultiva cuidados.”

Zaindu dezagun gure izaera eta Jainkoarekin dugun harremana, zaindu ditzagun gure inguru hurbileko eta urruneko pertsonak, zaindu dezagun etxe komun hau, non Jesus jaioberria, txikia eta menpekoa gizatasuna eta hauskortasuna bihurtzen baitira.

Lantzea etengabeko arretaz, iraunkortasunaz eta leialtasunaz ari da. Begirada eta bizi-jarrera proposatzen ditu, zerbitzu eskuzabalean pertsona ahulenei adierazteko.

“Zerbitzua, hein handi batean, ahultasuna zaintzea da. Zerbitzatzeak esan nahi du gure familietako, gizarteko, herriko… ahulak zaintzea. Horregatik, zerbitzua ez da inoiz ideologikoa, ez baitie ideiei balio, pertsonei baizik”. Frantzisko Aita Santua, Fratelli Tutti 115

 
 
Zer egin dezaket nik? Nola zaindu nire ingurukoentzat “argia izatea”?