Campaña

ETXERIK EZ IZATEAK HIL EGITEN DU

Eta zuk zer diozu? ESAN NAHIKOA DELA! INOR EZ ETXERIK GABE

Urriaren 25ean, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina ikusarazi nahi dugu Eta zuk, zer diozu? Esan nahikoa dela!, INOR EZ ETXERIK GABE. Aurten, 2020ko kanpainaren ardatz nagusi gisa, nabarmendu nahi dugu etxebizitza giza eskubidea dela, pertsona guztion duintasuna mantentzeko beharrezkoa. COVID19ak eragindako mundu mailako pandemiaren ondoriozko zirkunstantziek egoera berri batean kokatu gaituzte. Gizakiok uste baino hauskorragoak garela ohartu gara, eta aurretik daukaguna ziurgabetasunez betetako bidea da.

Etxebizitzarako eskubidea gainerako Giza Eskubideekin erlazionatua dago, eta duintasun osoz bizi ahal izateko beharrezkoa da..

COVID19ren ondorioz sortutako inguruabarrek mapa historiko berri batean birkokatu gaituzte, gizarte osoarentzat askoz ere hauskorragoa eta ahulagoa den errealitate batean. Izan ere, pandemiaren egungo egoerak pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen mailak handituko direla iragartzen du, 2008ko krisiko mailak gaindituz, ziurrenik.

Errealitate horretatik abiatuta, eta etxebizitza- eta bizitoki-krisi handiagoa eragiten duen larrialdi ekonomiko eta sozialaren testuinguru honetan, etxerik gabeko pertsonen errealitateari buruzko sentsibilizazio-kanpainaren materialak ezagutzera eta zabaltzera animatzen zaituztegu, herritar guztientzako gizarte-eredu kohesionatu, iraunkor eta inklusiboa eraikitzeko eta ehuntzeko ardura duen kolektibitate gisa gizartearen arreta eskatzeko helburuarekin.

BESTEBI Plataforma

Etxerik Gabeko Kanpaina BESTE BI bezalako beste erakunde batzuekin sustatzen da (etxegabetasuna ezabatzeko eta www.bestebi.net egoitza inklusioaren alde lan egiten duten Bizkaiko elkarteak batzen dituen plataforma). Urtero ekitaldi nagusi bat antolatzen da Etxerik Gabeko kanpainari lotuta, kasu honetan urriaren 22an Bilbon egin zena.

URRIAREN 22KO MANIFESTUA