Campaña

C marka jarriz gero, laguntza bikoiztu egiten da

2024ko Errentaren Kanpaina

Errentaren kanpainaren hasiera dela-eta eta gizarte justuago, inklusiboago eta berdinzaleago bat bultzatzen jarraitzeko asmoz, Elizbarrutiak “Zure laguntza bikoizten duen X-a” ekimena abiarazi du, Bizkaiko gizarteari X batez C laukia errenta aitorpenean markatzera gonbidatzeko.

6 arrazoi C laukia markatzeko

  • Zure laguntza % 1,4 gehitzen duzu

  • Ez duzu gehiago ordaintzen

  • Markatzen ez baduzu, Estatuak zure ordez erabakitzen du

  • Elizarekin, Caritasekin eta beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuekin (GKE) konprometitzen zara

  • Aitortzen duzu Elizak gizartean duen papera, batez ere behar gehien duten pertsonekin

  • Elizaren jarduerei eusteko laguntzak

Keinu erraz horrekin, C laukia markatuta, ekarpen ekonomikoa bikoiztu egiten da (%1,4). Bildutakoaren %0,7 elizara bideratzen da Bizkaian, eta beste %0,7 helburu solidarioetara. Berdin kostatzen da eta bikoitza ematen da.

 

Emoten dozunak ez dau kosturik zuretzat 
Zerga izendapenak ez dau plusik edo ordainketa gehigarririk eragiten zuretzat. Zure zergen zati bat nora zuzendu erabagitzen dozu. Ez dau kosturik zuretzat, baina Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte eta alkartasun erakunderi diru gehiago zuzendu behar jakola erabagitzeko aukera dozu..

Erabaki konprometitua

Bizkaian, gutxi dira ekarpen bikoitzeko C) laukia erabiltzen duten pertsonak ( % 1,4, eta ez % 0,7), eta, aldiz, askoz gehiago dira elizari bakarrik ( % 0,7) edo beste helburu sozial batzuei bakarrik ( % 0,7) ekarpena egiten dietenak. Honegatik, Caritas Bizkaiak, Bilboko Elizbarrutiaren eskutik, kanpaina publiko honen aldeko apustua egiten du. «Funts asko Elizara, Caritasera eta beste helburu sozial batzuetara bideratuko diren erabakitzeko aukera galtzen ari da», adierazi dute.

Argudiatzen den arrazoietako bat ezjakintasuna da. Beraz, Bizkaiko errenta-aitorpenean eskaintzen den aukera hori ikusarazi nahi da. Aste hauetan, «gure zerga-ekarpenaren norakoa orientatzeko» gonbita egiten da, Elizatik eta beste gizarte-erakunde batzuetatik laguntzen diren pertsonei mesede eginez.