Campaña

Lotura, elkartasuna eta senidetasuna dauden lekuan irauten du bizitzak.

Zainketak lantzen jarraitzea dagokigu, dena aldatzen eta eraldatzen duena maitasunaren indarra dela frogatzeko. Pertsonei zein errealitateari begiratzeko daukagun modua, batez ere. Maitasunak bi-biei begietara begiratzera bultzatzen gaitu.

“Caritasen boluntariotza errealitateari aurpegira begiratzeko modu bat da”.

Mugitzen gara, erreakzionatzen dugu, ekiten dugu, pertsonen bizitzak eragiten digunean, errealitateak hunkitzen gaituenean, beste batzuekin aulki berean esertzen garenean, mundua bertatik eta bakoitzaren begiekin sentituz eta ikusiz.

Lotura, elkartasuna eta senidetasuna dauden lekuan irauten du bizitzak.FT87

Gure kanpainaren ardatza, ekainean, gure boluntarioei errekonozimendua ematea izango da, elkartasun-eredu baitira, eta agerian uzten baitute gure kristau komunitatean lehentasunezkoak direla sufritzen duten pertsonak.

Boluntarioen konpromisoaren bidez, egia bihurtzen da kanpainaren kartel horizontaleko begirada eta irribarreek adierazten dutena: “Lotura, elkartasuna eta senidetasuna dauden lekuan iraungo du bizitzak” (FT87)

Irudi horri arretaz begiratzen badiogu minutu batez, ohartuko gara begirada horien benetakotasunaz, senidetasunaren balioaz, doakotasunaz, maitasunean oinarrituta komunitatea eraikitzen duten lotura esanguratsuak izateko beharraz.

Halaber, harreman horiek eraiki beharreko horizontaltasun anaikorraren garrantziaz jabetuko gara.

Kanpainako materialak