Campaña

Ikasturte hasierako kanpaina

2023-2024ko ikasturtea hasi genueneko kanpaina bateratuak elizbarrutiko ikuspegi komuna jasotzen du. Horrekin, ikasturtean zehar egingo dugun guztia argitu nahi dugu. Ekintza pastoral eta karitatibo-sozial oro bideratuko duen inspirazioa izango ahal da!

Gure bihotza, eskuak eta harreman- eta bizitza-espazio guztiak irekitzeko konpromisoa hartzen dugu, elkarte abegikorragoa eta inklusiboagoa eraikitzeko, pertsonen eta egoeren aniztasunera, sentsibilitateetara eta bizipenetara irekia, zabalagoturik ezarriz gure “oihal-etxola” (Is, 54,2), benetako anai-arreben elkartea izateko helburu sendoa baitugu.

Frantzisko aita santuak animoak ematen dizkigu adeitasuna berreskura dezagun gure begiradan eta keinuetan, besteak entzuteko eta hartzeko moduan, zertarako eta “irteeran den Eliza” izatera iristeko, “adostasunak bilatzea errazteko eta sumindurak zubi guztiak suntsitzen dituen lekuan bideak irekitzeko” (FT 224).

Animatzen zaituztegu hauxe galdetzera zeuen buruari: Zer egin dezaket nik? Eta proposatzen dizuegu:

  • Aldatu bizimodua. Izan ausarta, landu hurbiltasuna eta prestasuna.
  • Aldatu begirada. Behatu errealitatea sakontasunetik, samariar onaren gisan.
  • Aldatu zure denbora. Bizi, eskertu, bedeinkatu, gozatu, elkarbanatu, egin lagun… Orainaldia partekatu daitekeen denboraz betea dago.
  • Ez utzi pasatzen. Esku hartu eta egin posible duzun guztia, mundu guztiak izan ditzan eskura duintasuna eta justizia.

Gotzain Kontseiluak, aurreko bi urteetan legez, baterako diru-bilketa bat planteatzen du, eta biltzen dena erdibana erabiliko da bai Caritasen ekintzetarako eta bai parrokiako gainerako beharrizanei eusteko. Horrela, ondasunen batasunaren eta ahalegin partekatuaren aldeko apustua egiten dugu, senidetasun adierazpenaren eta bizitasunaren zeinu gisa.

Ezagutu eta zabaldu ikasturte hasierako kanpainako material espezifikoak::

kARTEla

liturgi lagungARRIA

GUTUNA