Campaña

Hator!. Etxean zaude. Elkarrekin izan

Caritas Bizkaiako boluntarioek gure komunitateen deia jaso dute Elkarrekin izateko, gure ingurukoen errealitateetatik axolagabe ez izaten. Konpromisoarekin, begirada aldatzen eta gure inguruko bidegabekeriez jabetzen laguntzen duen bidea partekatzen dute.

Gero eta indibidualismo handiagoaren, auzoetako anonimatuaren, inguruko pertsona askoren errealitatearekiko axolagabetasunaren aurrean, gure elkarteetan Elkarrekin izateko deia sentitzeko gonbita jasotzen dugu. Beste pertsona batzuekin izatekoa, guztiona izan behar duena axola zaigula, gizatiarra den ezer ez baitzaigu axolagabea, pertsona guztiok garelako guztion erantzule. Gure konpromisoarekin, begirada aldatzen eta gure inguruko bidegabekeriez jabetzen laguntzen duen bide bat partekatzen dute.

 

“Inork ezin du bizitza bakarka bizi. Beharrezkoa da gure sostengua izango den, laguntza emango digun eta elkarri aurrera begiratzen lagunduko diogun elkarte bat”. FT 8. zk.

Inguruan ditugun pertsona guztiak etxean bezala sentiarazten jarraitzeko gonbita, Berri Ona izaten jarraitzeko topaketa bakoitzean, pertsona bakoitzarekin, ekintza bakoitzean, entzunaldi bakoitzean, proiektu bakoitzean, prozesu bakoitzean, presentzia bakoitzean…

Berri Ona zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeran dauden pertsonentzat, gure Taldekideentzat, gure bizilagunentzat eta, oro har, gizartearentzat. Itxaropenezko Berri Ona, lan boluntario eta komunitarioaren bidez transmititua, harekin bat egitera gonbidatzen duena.

¿Zer egin dezakezu zuk?

BEGIRADA BIRBIDERATU EZAZU

Ireki adimena eta aldatu begirada, partaide garen munduko beste errealitate hori ikusteko: eskubide berberak izan ezin dituzten, gizarte-desabantailan dauden eta tristezian, bakardadean eta pobrezian bizi diren hainbat pertsonarena.

AUSARTU ZAITEZ KORRONTEAREN AURKA JOATEN

Utzi zeure burua eraldatzen, mundua eraldatzeko. Pertsona konprometitua izatea munduan izateko eta egoteko modu bat da, bizitza ulertzeko eta partekatzeko modu bat, haurridetasuna eta errukia sortuz, zure bidean dagoena entzun, zaindu eta sendatzeko

JARRI PERTSONA ERDIGUNEAN.

Izan zaitez aldaketarako eragile, pertsona duintasunez jartzeko gai dena zure begiradaren, hitzaren eta ekintzaren erdigunean. Bihotz berri batekin hartu pertsona bakoitzaren errealitatea beregain egiteko zeregina.

ARGITU FEDEA ZURE KONPROMISOTIK.

Landu zure fedea elkartean, dena aldatu eta eraldatzen duen Jainkoaren maitasuna esperimentatzeko. Ezagutu, zure fedearen bidez, hazten jarraitzeko erronka berriak

ZAINDU DENON ETXEA

Egin bat zaintzaren kulturarekin, eta erdietsi eguneroko keinu bakoitza pertsonekiko eta planetarekiko duzun konpromisoaren erakusgarri izatea. Zure planek giza familia osoan dituzten ondorioak kontuan har dezatela beti, egungo eta etorkizuneko ondorioak aztertuz.

PARTEKATU KONPROMISOAREN ZURE BIZIPENA.

Parte hartu ingurukoekiko elkartasunean eta konpromisoan. Partekatu zure sen oparoa, gehiago izatera eta hobeto egitera bultzatzen zaituen barne-txinparta hori.