Agenda

Pobreen aldeko eguna

Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Konfederazioko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko –hemen– eguna.

Aurtengo Zeinuaren euskarri lez, kurtso hasierako,kartela erabiliko da: hainbat pertsonen silueta arrosa-leihoari begira. Kartelaren bidez, dei egin gura jaku, antolatzaileek azaldu dabenez, BIlboko Eleizbarrutiko norbanako eta erakundeek “gure inguruko pobreziei begiratu deiegun eta hutsune zuriak aurpegi eta izenak jarriz bete daiguzan”.

Zeinua 10:00etatik 13:00era egingo da. Sebastian Moraren berbaldiaren ostean talde-lana egingo da fedearen dimentsino sozio-karitatiboaz hausnartzeko. Oraingoan, bertaratutakoek salda beroa hartuko dabe atsedenaldian, bakotxak eroandako katiluan. “Keinu honegaz, gure pobreziak besteakaz banatzen doguzala irudikatu gura da”.

Izena eman