Agenda

Ongintzazko kontzertua Basaurin

  • Data: 2024ko urtarrilaren 13a
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Basauriko Social Antzokia

Basauriko bost kultur elkartek (Basauri Koral Elkartea, Soinu Bidea, Biarte Dantza Eskola, Edurre Euskal Dantza eta Danbolin Txistulari Elkartea) indarrak batu dituzte Caritas Bizkaiaren laguntza jasotzen duten pertsona eta familiei laguntzeko. Hau da egiten duten zazpigarren ongintzazko kontzertua.

Sarrerak, 6 euroko prezio bakarrean, antzokiko leihatilan edo webgunean eros daitezke. “Zero ilara” erosteko aukera ere badago, lagundu nahi baina etorri ezin dutenentzat (kasu honetan, leihatilan bakarrik).

SARRERAK EROSI