Otras acciones

BESTEBI Plataforma

 

 

Etxegabetasuna desagerrarazteko eta pertsona orok bizilekua izateko lan egiten duten Bizkaiko elkarteak biltzen ditu BesteBi plataformak, eta Caritas Bizkaia da plataformako elkarteetako bat. BesteBin elkartutako irabazi-asmorik gabeko erakunde guztien ezaugarri komuna da beren helburua dela gizarte-bazterkeria arriskuan daudenek bizilekua edukitzea eta etxerik ez dutenei laguntza ematea.

Plataforma eratu zen elkarrekin aritzeko etxerik gabeko pertsonek bizi dituzten egoerei buruzko sentsibilizazio-lana egiten eta egoera horiek salatzen. Era berean, ekimenak bilatzen du etxerik gabekoekin (eta pertsona horientzat) lan egiten dugunon ahaleginak bateratzeko eta gure ekintzak koordinatzeko.

www.bestebi.net