Otras acciones

2023 Urria

“Krisi ekologikoaren larritasunak guztioi eskatzen digu onura komunean pentsatzea eta elkarrizketaren bidea egitea, pazientziaz, aszesiaz eta eskuzabaltasunaz, beti gogoan izanik errealitatea ideiaren gainetik dagoela” (LS 201)

Gizarte-elkarrizketako mugimendu, foro eta mahaietan parte hartzen du, gehien sufritzen duten pertsonen errealitatea hurbiltzeko eta konponbideak bilatzeko komunitateari begira.

Loturarik gabe bizi gaitezke gizarte hiperkonektatu batean? Deskonexioa aukera-galtze gisa bizi da, eta gizarte-bazterkeria larrian dauden pertsonentzat beren duintasuna deskonektatzea da. Irten bizitzara, konpondu konformismoa.

 

Zer egin dezakezu (edo egiteari utzi)?

  • Parte hartu Caritas Bizkaiak bultzatzen duen Etxerik gabeko #InorEzEtxerikGabe kanpainan, Bestebi Plataformarekin elkarlanean, urtero errealitate horren inguruan sentsibilizatzeko eta hura aldatzeko konpromisoa hartzeko.

 

#InorEzEtxerikGabe

 

  • Ezagutu etxerik gabeko pertsonen errealitatea.

    Ez dute ostaturik edo badute, baina mantentzeko gizarte zerbitzuren baten laguntza behar dute.

    Batzuetan, uste izaten da etxerik gabeko pertsonak kalean daudenak, patologiaren bat dutenak edo mendekotasunen bat dutenak direla soilik. Baina, horrez gain, harrera-zentroetan, etxebizitza ez-seguruan, aldi baterako etxebizitza okupatuan, etxea utzarazteko mehatxupean bizi diren guztiek ere badira…

    Horietako askok bizipen traumatikoak pilatu dituzte, osasun mentala kaltetzen dutenak, eta zailtasunak sortzen dituzte bizitza argitzeko eta erabakiak hartzeko. Gainera, haien laguntza-iturri nagusiak (baliabide ekonomikoak, familia eta lagunak) agortzen joaten dira, eta haien itxaropenak.

 

  • Ez utzi estaldurarik gabe gera daitezen.

    • Jarri beste pertsonaren lekuan
    • Zainketarako espazioak sortzen lagundu
    • Aurkezten zaigun aukera: eredu aldaketa.
    • Bizi duten errealitate gogorra erakutsi, eta zure inguruko pertsonen bazterkeria-egoeraz arduratu.
    • Errealitate hori agerian jartzen duten eztabaidarako, gogoetarako eta ekintzarako guneak sortu.

 

  •  Ezagutu ezazu Bestebi Plataformaren lana. Plataforma horretan, Caritas Bizkaiak parte hartzen du, beste 21 erakunderekin batera, gizarteari eta klase politikoari gizarte-bazterkeria beren kezketan leku nagusi izan dadin eskatzeko. http://www.bestebi.net/

 

  • Hurbildu zaitez elkarteen eta komunitatearen errealitatera, laguntzeko eta parte hartzeko ekimenetan parte hartuz, harremanak eta anaiarteko eremuak sortuz. Caritas Bizkaiko etxerik gabeko arloak garatzen dituen programak erakutsiko dizkizugu
  • Ezagutu Euskadiko Hirugarren Sektoreko sareak, eta eman izena buletinetan, zure konpromiso komunitarioan lagunduko dizuten deialdiak, hausnarketak… ezagutzeko.