Otras acciones

Haur eta Nerabeenganako Tratu ona eta Babesa

Ingurune segurua Caritas Bizkaian

Caritas Bizkaiak konpromiso irmoa du bere jarduera esparruan prebenitzeko, detektatzeko eta jarduteko edozein motatako indarkeriaren aurka, eta bereziki, persona zaurgarrienen kontrako indarkeriaren aurka: haur eta nerabeen kontrakoa. Horretarako, PREBENTZIOA da eskura dugun funtsezko lehen neurria. PREBENTZIOA, ingurune babesleak eta konfiantzazkoak garatuz eta sustatuz, laguntzen ditugun haur eta nerabeentzat nahiz haien familientzat.

HAUR ETA NERABEEN PREBENTZIO ETA BABES PLAN honen helburua da haur eta nerabeei eta haien familiei eragin diezaieketen indarkeria-egoerak prebenitzeko, detektatzeko, babesteko, prestatzeko, sentsibilizatzeko eta horien jarraipena egiteko egin beharreko jarduerak ezartzea.

Indarkeria-egoeren komunikazioen kontaktua: