Acción social

Txikileku

Zertan datza proiektua? 

Txikileku, berez, familia-kontziliazio proiektu bat da: haurtxoak zaintzen dituzte, aitak eta/edo amak Caritasen zentroetan prestakuntza-prozesuetan parte hartzen duten bitartean.

Haurreskolako adina duten umetxoak hartzen dituzte (gehienbat, 0-3 urte bitartekoak). Komunitate-elkartasun proiektu bat da, non auzoko edo herriko boluntarioek aukera ematen dieten Caritasen proiektuetan parte hartzen duten familiei prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko

Nori zuzenduta dago proiektua? 

Caritasen proiektuetan parte hartzen duten, eta, zentrora doazen bitartean, 0-3 urte bitarteko beren haurtxoentzako zaintza- eta arreta-gune bat behar duten familientzako ekimena da.

Zein da proiektuaren helburua? 

Proiektuak aukera ematen die hazkunde-etapan dauden adin txikikoak dituzten familiei parte-hartze, prestakuntza eta lan-munduratze prozesuetara joateko —laguntza hori gabe, ezingo lukete prozesu horietan parte hartu—. Hauexek dira ekimenaren helburuak:

  • 0-3 urte bitarteko haurren zaintza eta arretarako kalitatezko gunea izatea.
  • Familia-kontziliazio zerbitzua eskaintzea, gurasoek aukera izan dezaten zentroaren beste jarduera batzuetan parte hartzeko.
  • Komunitate-elkartasunerako eta elkar zaintzeko eremua izatea.

Non egiten da? 

Bizkaiko lurralde historikoko Caritasen zenbait zentrotan egiten da.

Zer laguntza jasotzen du?

Jarduera garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza du.