Acción social

Elikagaiak erosteko diru-zorro txartelak

Diru-zorro txartel solidarioak laguntza emateko baliabideak dira. Helburua elikadura eta higiene arloko oinarrizko beharrizanak estaltzea da, pertsonen antolaketa kolektibo, ahalduntze eta autonomiaren printzipioak oinarri hartuta.

Pertsonek bizirauteko laguntza behar dute, eta hori garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa da norbanakoaren babesa eta garapena; pertsona bakoitzaren parte-hartzea, sormena, identitatea, askatasuna sustatzea.

Gaur egun, nahiko errotuta dagoen aukera bat da. Horren bidez, onuradunek beren oinarrizko beharrizanak estali ditzakete. Lehen elikagaien banaketa solidarioaren bidez eskuratzen zuten laguntza hori, baina, orain, beste printzipio batzuk ezarri dira. Diru-zorro txartelaren bidez, Caritas Bizkaiara laguntza eskatzera gerturatzen diren pertsonen parte-hartzea, elkarrekiko laguntza eta horizontaltasuna aplikatzen dira. Ikuspegi horrek protagonismoa eta parte-hartzea sustatzen ditu, eta laguntza jasotzen duten pertsonak ez dira jasotzaile hutsak, nolabaiteko protagonismoa hartzen dute.