Acción social

Eskulan tailerrak

Zertan datza proiektua?

Eskulan tailer bakoitza urritik ekainera garatzen da. Astean 2 egunez ematen dira, 2 orduko saiotan. Pertsonak edozein unetan eman dezakete izena, nahiz eta hiru hilean behingo taldeen bidezko funtzionamendua planteatzen den.

Eskuz objektuak egiten ikasi eta sormena garatu eta manipulaziorako trebetasuna garatzeaz gian, zaurgarritasun handiko egoeran edo bazterkeria egoeran diren pertsonek beren gaitasun pertsonalak hobetzen joateko aukera aurkitzen dute tailerrarekin, familiaz aparteko talde bateko kide direla sentitzen dute, erkatutako erabakietan parte hartzen dute eta tailerrak dinamizatzen dituztenek proposatutako topaketarako ekimenetan parte hartzen dute. Bertan egiteko lanketa bigarren mailako kontua da. Helburua “arazoak dituen nia” alde batera utzi eta beren burua gertuko eta abegitsuak diren taldekako zirkulu zabalagoetako kide izaten aitortzea da: tailerra, zentroa, auzoa, komunitateko beste zenbait esparru.

 

Nori dago zuzendua proiektua? 

  • Egoera aktiboan ez dauden pertsonak, prestakuntza maila apalekoak (lehen ikasketak amaitzeke), diru-sarrerarik gabe (DSBE errenta jasotzeko aukerarik gabe edo hura jasotzeko zain daudenak)
  • Guraso bakarreko familiak:  Bereziki eskola-adinean diren seme-alabak dituzten emakumeak.
  • Eraikitako gertuko sarerik ez dutenak eta pertsonen arteko harremanetan zailtasunak dituztenak.
  • Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak: batez ere sintoma horren larriak ez dituztenak, beren autonomia pertsonala garatzeko aukera dutenak baina bakarrik eta gizarte isolamenduzko egoeran bizi direnak, laguntza behar dutenak ahalduntze pertsonalerako, autoestimua bultzatzeko edota lanketa emozional eta harremanekoa egiteko proiektuetan parte hartuz, bizi diren ingurunetan gehiago integratzeko planteamenduei ateak irekiz.
  • Egunerokotasuneko premiei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenak.

 

Zein da proiektuaren xedea? 

  1. Harremanerako erreferentziazko espazioak izatea.
  2. Harreman erako loturak ezartzea.
  3. Babeserako gizarte-sareak garatzea.
  4. Auto-kontzeptua hobetzea.
  5. Beren egunerokotasunean erabilgarriak zaizkien eskuzko trebetasunak baitaratzea.
  6. Sormena modu osasuntsuan hedatzea.

 

Non burutzen da? 

Bilboko Belategi (Rekalde) Plazan kokatutako Elurra Zentroa da tailerrak ematen dituen zentroetako bat.

 

Zer laguntza jasotzen du?

Jarduera garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza du.