Acción social

Ikaskuntza sozial eta lanekorako tailerrak ‘Sukaldean’

Zertan datza proiektua?

45 orduko iraupena duten SUKALDARITZA tailerrak, astean 2 aldiz ematen direnak, 2 orduko saiotan.

Erritmo luzeekin eta izaera gehienbat praktikoa izanik, prestakuntza-orduak parte hartzen duten pertsonen ezaugarrietara egokituz. Sukaldaritzako ikaskuntza teknikoa konpetentzia sozial eta lanekoak baitaratzeko taldekako saioekin osatzen da auto-kontzeptua, komunikazio eraginkorra, taldeko lana edota zereginak betetzea bultzatzeko.

Tailerrean esku hartzen duen taldeak azalpenezko eta partaidetzazko metodoak modu jarraitu eta doituan konbinatzen ditu tailerrak emateko oinarri gisa.

Parte hartzen duten pertsonek arlo sozial eta lanekoan aurrera egin eta aktibatzea lortzeko ezinbestekoa da taldekako orduak epe labur eta ertainera bideragarriak diren ibilbideak eraikitzeko bakarkako tutoretzekin uztartzea.

Nori dago zuzendua proiektua? 

  • Langabetuak, Lanbiden izen emanda daudenak.
  • Adina: 18-55 bitartean. 45 urtetik gorakoak lehenetsita
  • Gaztelaniaren oinarrizko ezagutza
  • Kualifikazio baxua edo oso baxua.
  • Enplegagarritasun maila oso baxua.
  • Lan-esperientzia urria edota jarraikortasun eskasekoa.
  • Oinarrizko ikaskuntzarako motibazioarekin.
  • Norberaren autonomia hobetzea eragoz dezaketen osasun arazo larririk gabe.

 Zein da proiektuaren xedea? 

  • SUKALDARITZARI buruzko oinarrizko ezagutza teknikoak baitaratzea. Ikaskuntza hori beste prozesu batzuetan parte hartzeko abiapuntua izan daiteke, prestakuntza eta lan arloko zirkuituan zein gertutasun-zerbitzuetan: zaintza pertsonalak, etxeko arretan, etxeko enplegua, kateringa…
  • Enplegurako motibazioa ernatu eta laneko trebetasun eta azturak hobetzeko aukera ematen duten konpetentzia sozial eta lanekoen modulu batean parte hartzea.
  • Gizarteratu eta laneratzeko prozesu baten planteamendu bat abiaraztea. Laneko ibilbide zehatzago baterako sarbidea ahalbidetzea.
  • Hastapeneko laneko aktibazio baterako gakoak diren alderdiak garatzea. Lan mundua, ekoizpenaren balioa edota enplegura gerturatzeko estrategiak ezagutzea.
  • Laneko orientaziorako eta lana bilatzeko laguntza eskatzea Lanbiden.

  

Non burutzen da? 

Erandioko San Agustin Plazan kokatutako Altzaga Zentroa da tailerrak ematen dituen zentroetako bat. 

 

Zer laguntza jasotzen du?

Jarduera garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza du.