Acción social

Gurasoentzako tailerra

Zertan datza proiektua? 

Familia-heziketa proiektua da taldean egindako esku-hartzea; gurasotasun positiboa lantzeko esparrua; ama eta aitentzako eskola (bakarrik edo bikoteka). Adin txikikoak beren ardurapean dituzten, eta etxeko kontuei, familiari edo hurbileko gai sozialei buruzko oinarrizko prestakuntza jasotzeko beharra eta/edo interesa dutenentzako ekimena da. Zerbitzuaren helburua da guraso-rolak dituzten pertsonak gaitzea, autozaintzan, adin txikikoen zaintza eta heziketan eta etxeko ardura eta lanetan egokiro aritu daitezen. Zuzen-zuzenean lantzen dira bai semeen/alaben lehen urteetako zaintzaren alorreko gaiak, bai lotura afektiboen sorrera, bai familiako eta etxeko bizitzaren zenbait alor.

Nori zuzenduta dago proiektua? 

Familia Heziketa Proiektuan, zaurgarritasun- edo gizarte bazterkeria-egoeretan dauden gurasoekin esku hartzen da, beste erakunde eta profesionalekin koordinatuta eta haien lana osatuz. Jasotzaile zuzenak dira familia-zamak dauzkaten, eta honako ezaugarri hauek izan ditzaketen helduak:

  • Gizarte-desabantaila edo -bazterkeria egoeretan dauden ama eta/edo aitak: baliabide ekonomiko mugatuak dituztenak, gaixorik daudenak, guraso gazteak, informazio eta gizarteratze maila baxua dutenak eta abar.
  • Jokamoldearen, osasunaren eta abarren arloko zailtasunak dituzten adin txikikoen ardura duten ama eta/edo aitak.
  • Familiak, non adin txikikoek babesgabezia jasaten dutelako, edo beren zaintzan zabarkeria dagoelako susmoa dagoen.
  • Sare sozial ahula duten, edo isolamendua edo beren ingurune eta baliabideetan kokatzeko zailtasunak pairatzen dituzten ama eta/edo aitak.

Zein da proiektuaren helburua? 

Proiektuak bilatzen du parte-hartzaileek autogarapenerako eta gurasoen zeregin eta erantzukizunak modu eraginkorrean egikaritzeko ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak eskuratu eta/edo sendotzea.

Hauxe eskaintzen zaie:

  • pertsona arteko gune bat, guraso izatearen gainean hausnartu ahal izateko; umeak hazteari buruzko zalantzak argitzeko; harrera-herrialdeko hazte-eredu desberdinetarako sarbidea izateko, eta familietako belaunaldiarteko topaguneak hobetzeko.
  • bizitzaren atakei eta seme/alaba bat izateak eragindako aldaketei aurre egiteko autolaguntza-teknika eta -tresnak.
  • semeak/alabak zaindu eta hezteko erabilgarriak diren ezagutzak, gaitasunak eta jokamoldeak.
  • norberaren gizarteratzea eta/edo lan-munduratzea ahalbidetzeko ezagutza eta gaitasunak.

Non egiten da?

Bizkaiko lurralde historikoko Caritasen zenbait zentrotan egiten da.

Zein laguntza jasotzen ditu proiektuak? 

La Caixa Fundazioak finantzatutako Caixa Pro Infancia programan parte hartzen dute.

Jarduera garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza du.