Acción social

Psikologia Klinikoko Zerbitzua

Zertan datza proiektua?

Zerbitzu Psikologikoak Caritas Bizkaiatik eratorri eta akonpainatutako pertsona edo familiei beren gizarteratzeko prozesua hobetzeko behar dezaketen arreta psikoterapeutiko kliniko edo psikosoziala ematen zaie. Halaber, laguntza tekniko edota emozionala ematen zaie boluntarioei eta kontratatutako langileei

 

Nori dago zuzendua proiektua? 

Barne arreta zerbitzu bat gara, Caritasen erabiltzaile diren eta aldez aurretik gizarte akonpainamendu bat hasita duten pertsonei zuzendua. Gure arretaren hartzaile izan daitezke adin txikikoak, gazteak, helduak eta familiak.

Gure psikologia klinikoko zerbitzuan artatua izateko Caritaseko esku-hartze arloko eragile batek eratortzea da jarraitzen den prozedura. Eratorpena kasuan edo lurralde mailan erreferentea den pertsonak egingo du.

 Esku-hartze psikosoziala  modu indibidualean eta taldeka egiten da Caritaseko eguneko zentro ezberdinetan, eta zentroko lantaldearekin koordinatuta.

Gure arreta jasotzen dute, era berean, boluntarioek eta kontratatutako langileek . Horiek honakoak jaso ditzakete: laguntza emozionala, orientabide teknikoa, prestakuntza espezifikoak, akonpainamendua eta ekipamendu eta kasuen gainbegiratzea, etab. 

 

Zein da proiektuaren xedea? 

Gure proiektuan zaurgarritasun pertsonal eta sozialean diren pertsonak indartzeko egiten dugu lan. Caritaseko beste eragile batzuek pertsonarekin dimentsio sozialean erreparatuz esku hartzen duten bitartean, gure zerbitzuan aurkako egoera batetik edo iragan mingarri batetik indartuta ateratzen laguntzeko alderdi psikologikoak lantzen ditugu.

Zailtasunei hemen eta orain aurre egiteko estrategiak helaraztea, zentzua aurkitzen laguntzea, bakardadea kudeatzea eta itxaropena ematea dira gure terapietan lantzen diren alderdietako batzuk.

Osasun mentaleko beste profesional batzuekin koordinatuta, gure baliabideetan gaixotasun mental kronikoa duten erabiltzaileak artatzen ditugu. Horri esker, egonkortasuna ematen zaie eta beren bizi-kalitatea hobetu egiten da.

Non burutzen da? 

Esku-hartze klinikoa Bilbon burutzen da nagusiki, Bizkaiko Caritasek Erribera kaleko 8. zenbakian duen egoitza nagusian.

Errepelegako San Kristobal Bikaritza Zentroan ere arreta klinikoa ematen da, haur eta gazteentzat.

 

Nork kudeatzen du? 

Caritaseko zerbitzu psikologikoak, bere ildo klinikoan, Caixa ProInfancia programaren eta Lagungo Fundazioaren lankidetzarekin egiten du lan.