Acción social

GANDARIAS ETXEA alojamendu zerbitzua

Zertan datza proiektua?

Gandarias Etxea alojamendu zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiaren inklusio sailaren Estrategia Gaztearen barnean kokatzen da.

Eguneko Arreta Zerbitzuaren (E.A.Z.) eta Enplegu Bizkorgailu programarekin batera, Gandarias Etxeak bazterkeria egoeran diren gazteak artatzeko duen proiektuaren parte da.

Alojamendu zerbitzuak 27 plaza ditu, bereizitako bi ildorekin; alde batetik, bizitegi erako 15 plaza izen bereko egoitzan eta, beste 12 plaza Bizkaiko udalerri ezberdinetan banatutako etxebizitza arruntetan.

 

Nori dago zuzendua proiektua? 

Bazterkeria baloratu zaien gazteei dago zuzendua, Bizkaiko Foru Aldundiko Inklusio sailak eratorri dituenak, 18-23 urte bitartekoak.

 

Zein da proiektuaren xedea? 

Gandarias Etxean programako beste zerbitzu batzuekin batera, proiektu honek arreta integratuko esku-hartze misto bat eskaintzen du bazterkeria egoeran diren gazteak helduarora igaro daitezen.

Beren erreferentziako profesionalen partaidetzarekin burutzen diren ibilbide indibidualizatuen bidez gazte horiek bizitegi batean mantentzen diren bitartean aukera dute etxeko, harremanezko eta elkarbizitzako trebetasunak baitaratu, osatu eta erabiltzeko. Era berean, aukera dute babeseko espazio horretatik helduarora sartu eta igarotzeko beren prozesuei aurre egin eta bertan funtsezkoak diren gainerako dimentsio eta konpetentziak osatzeko.

Taldea gizarte esku-hartzean aritzen diren profesionalekin eta Bizkaiko Caritaseko boluntarioz osatutako talde batekin osatzen da.

Non burutzen da? 

Bizitegi erako etxebizitza eta irtenbide sarea, Bizkaiko hainbat udalerritan.

 

Nork kudeatzen du? 

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Inklusio, Berdintasun eta Enplegu Sailak itundua da.

Bestalde, zentroak 600 metro koadro baino gehiago ditu. Bertan kokatzen dira EAZ zerbitzua, enplegu bizkorgailua eta bizitegiko plazak, eta espazio hori  Carmen Gandarias Fundazioak laga du.