Acción social

Presentziazko akonpainamendua adineko pertsonei

Zertan datza?

 Proiektu honen helburua zailtasun sozial edota familiakoak dituzten adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Xedea beren autonomia pertsonala sustatzea, beren etxean eta ingurunean mantentzea, bere harremanak akuilatzea, komunitateko baliabideetarako sarbidea erraztea eta mendeko adin nagusikoak zaintzen dituzten familiei laguntza ematea da.

Adineko pertsonek ez dituzte soilik oinarrizko elementuetan oinarritzen diren premiak izaten (elikadura, higienea, janztea, loa……), aitzitik funtsezkoak diren eta estimuarekin, afektuarekin, aintzat hartuak sentitzearekin, identifikazioarekin edota bizitzaren zentzuarekin lotutako beste zenbait izaten dituzte. Akonpainamendu-proiektuarekin premia emozional mota horri erantzun nahi zaio modu horretan, paira dezaketen bakardade sentimendua arintzeko.

Konprobatu dugunez,akonpainamenduak on egiten die adineko pertsonei, baina baita boluntarioei ere, horiek asebetetzea eta “ematen dutena baino gehiago jasotzea” aipatu ohi dute. Gainera, proiektuak adinean aurrerago doazen boluntarioei modu aktiboan parte hartzeko aukera eskaintzen die beste pertsona batzuen aldeko lan bat garatuz. Era berean, familiek babesa sentitzen dute beren adineko pertsonek bestelako babes sozial batzuk dituztenean eta pertsona boluntarioak doan eskaintzen duen harremanaren balio berezia aitortzen dute.

Gainera,, bakardadea arintzean haren ondorio negatiboak saihestu egiten dira eta baliabide sozial eta osasun arlokoak erabiltzea ekiditen da. Eta isolamendua prebenitzeak arazoei larriagotu baino lehenago aurre egiteko aukera ematen du.

Azkenik, gure ustez, adineko pertsonei zuzendutako akonpainamendua, era berean, Elizak justiziaren alde duen egitekoaren adierazpen sinple bezain adierazgarria da.

 

Zein da helburu nagusia?

Proiektu honen helburu nagusia etxean zein egoitzetan dauden pertsonen isolamenduaren eta bakardadeko sentimenduaren aurka borrokatzea da.

 

Nori dago zuzendua?

Proiektua, arrazoi ezberdinak direla medio (gaixotasuna, joan-etorriak egiteko zailtasunak, adin nagusia, gogorik eza, etab.) gizarte harreman gutxi dituzten edota babes sozial eta familiako urria (ez dute familiarik, familia urrun dago edo ez du babesik ematen, etab.) duten pertsonei dago zuzendua, adineko pertsonak lehenetsiz, edo eguneroko jardunak egiteko zailtasunak izan eta akonpainamenduaren onura jaso dezaketenei.

 

Non garatzen da?

Bizkaiko 22 udalerritan garatzen da eta bertan ia 400 pertsona boluntariok kolaboratzen dute, talde koordinatutan antolatuta.

 

Nori esker garatzen da proiektua?

Caritas Bizkaiaren taldeari esker,  BBKaren laguntzarekin.