Acción social

BARRIZTU. Oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektua

Zertan datza?

Barriztu programa egoera ahulean diren Bizkaiko adineko pertsonen etxebizitzak egokitzera bideratuta dago, beren etxeetan zaharberritze-lan berehalakoen premia izan eta horien kostua beregain hartu ezin dutenentzat.

Non garatzen da?

Programa hau Caritasen Adin Nagusikoen Esparruaren barnean kokatzen da, Bizkaia osoan.

Nola garatzen da proiektua?

Adineko pertsonekin zuzenean lan egiten duten profesional taldeek eta boluntarioek horietako batzuek bizi ohi dituzten egoerak hautematen dituzte, esate baterako, oso ahalmen ekonomiko eskasarekin, gabezia asko dituzten etxebizitzetan bizi dira isilean, ia infraetxe egoeran. Gabezia larriak izan arren, pertsona horiek ezin diote aurre egin zaharberritze-lanen kostuei. Hori dela eta, Caritas Bizkaiak kasu horietako Barriztu Programaren protokoloa aktibatzen du, ezinbestekoak diren lan eta zaharberritzeak gauzatzeko.

Etxebizitzetako titularrentzat horrek dakarren onura zuzenaz gain, Barriztuk badu beste abantaila gehigarri garrantzitsu bat, izan ere, lanak Caritas Bizkaiako eraikuntzaren sektoreko gizarteratzeko enpresek egiten dituzte, gizarte-bazterkeria egoeran diren edo izateko arriskuan diren pertsona kontratatu ohi dituena. Horrela, aldi berean, zailtasunak dituzten pertsonen enplegua bultzatzen da.

Nori dago zuzendua?

Caritas Bizkaiaren bidez akonpainatuak diren adineko pertsonei eta udal edo foru Gizarte Zerbitzuetatik eratorriak direnenei

Nori esker da egin daiteke?

Caritas Bizkaiak Carmen Gandarias Fundazioaren laguntza du 2009an programa sortu zenetik.