Acción social

Arreta psikologikoa adin txikikoei eta horien familiei

Zertan datza proiektua?

Gizarte-bazterkeria egoeran dauden edo izateko arriskuan diren haur, nerabe eta familiei zuzendutako arreta psikoterapeutikoa, eta Caritas Bizkaiaren akonpainamenduarekin gizarteratzeko beren prozesua egiten ari direnak edo egin dezaketenak.

Esku-hartzeak ikuspegi kliniko edota psikosoziala du.

Ekintza integraleko ereduarekin (EIE) egiten dugu lan, diziplina anitzeko eran Caritas Bizkaiako beste Esparru, Departamentu eta Lurralde batzuekin batera. Adin txikiko edo familia batengan klinikoki adierazgarria den alarma adierazleren bat identifikatzen baldin badute, gurera eratortzen dituzte eta diagnosia, adin txikikoentzako terapia indibiduala eta familientzako laguntza eskaintzen dugu.

 Pertsona eratortzaile, ikastetxe eta beste laguntza batzuekin koordinatuz.

RRFF eta Adin Txikikoen eremuekin koordinazio estuan egiten dugu lan. Boluntarioak eta kontratatutako langileak prestatu egiten ditugu, eta Etxeetako taldeak gainbegiratu. 

Nori dago zuzendua proiektua? 

Caritasen prozesu bat burutzen ari diren adin txikiko eta familiei, zailtasun edo oinazearekin lotutako adierazleren bat hauteman denean.

Diagnosi erako balioespen bat egiteko eratortzen dira eta bertatik premiaren arabera egiten da lan, terapia indibidualekin, familiari zuzendutako laguntzarekin, esku-hartzen duten beste baliabide batzuekin koordinazioa eginez (RRFF, T.S., EISE, IKASTETXEAK…)

 Adin txikiko horren eta haren familiaren ahalmenak ahalbidetu eta horiek gaitzeko ikuspegi batekin elkarrekin lan eginez, aldi berean, haien zaurgarritasun edo zailtasunak ere landuz,

Halaber, Adin Txikiko eremuan laguntza ematen dugu, Caritasek dituen Harrera eta Emantzipazio Etxeetako talde hezitzaileak gainbegiratuz.

Eta RRFF eremuan, koordinazioak burutuz eta boluntarioak eta kontratatutako langileak prestatuz.

Zein da proiektuaren xedea? 

  1. Adin txikikoak eta beren familiak laguntzea, haien egoera psikoemozionala hobetu dezaten.
  • Ikuspegi abagune-emailea ahalbidetzea: adin txikiko bakoitza bakana da, etengabeko prestakuntza eta hazkuntzan murgildurik dago, bere gaitasunen arabera hazi eta nabarmendu behar da, erreferente diren helduen eta berdinen aldetiko babes afektiboarekin.
  • Beren barne mundua akuilatzea: autoestimua, emozioak, autonomia;

    eta beren loturak: bizitza afektiboa eta familiakoa eta gizarte konpetentzia.

  • Familiako dinamika hobetzea bultzatzea.
  • Beren osasun emozionalari edo garapen sozialari begira arriskutsuak diren aztura edo portaerak prebenitzea.
  1. Etxeetako hezitzaile taldeei erkaketa eta babeserako espazio bat eskaintzea. Era berean, adin txikikoei begirako ulerkortasuna eta estimulua ahalbidetzea.
  2. Boluntarioak eta RRFF esparruan kontratatutako langileak laguntzea,prestakuntzari, hautemateari eta esku-hartzeari dagokienez.

Non burutzen da? 

Adin txikikoei eta familiei zuzendutako zuzeneko arreta Caritas Bizkaiak Bilbon duen egoitza nagusian, Erribera kaleko 8. zenbakian, eta Portugaleten, Errepelegako San Kristobal bikario zentroan, ematen da.

Adin txikikoen etxeetan egiteko gainbegiratzeak etxeetan bertan egiten dira.

Bizkaia osoko adin txikiko eta familiak artatzen ditugu

Nork kudeatzen du? 

Adin txikiko batzuk Caixa Proinfancia programaren lankidetzarekin artatu ohi dira.