Acción social

AHOLKULARITZA JURIDIKO ETA ADMINISTRATIBOA

Zertan datza proiektua?

  1. Etorkizuneko gatazkei eusteko eta pertsonaren egoera hobetzeko prebentziozko lan bat burutzea, pertsonak dituen eskubide eta betebeharrei eta horiek erabiltzeko moduari buruzko informazio egokia emanez.
  2. Aholkularitza juridiko eta administratiboa Bizkaiko Caritaseko beste esparru batzuetan ematen den arretarekin koordinatzea, pertsonari osoko ikuspegi batetik akonpainamendua ematea bermatuz.
  3. Bizkaiko Caritasek eskubideak aitortu eta erabiltzeari dagokionez burutzen duen ekintza indartzea, boluntarioen eta langileen aholkularitza eta prestakuntzaren bidez.

Nori dago zuzendua proiektua?

Lehenetsita:

Caritaseko beste esparru batzuetan artatzen dituzten eta zaurgarritasun egoeran edo bazterkeria izateko arriskuan diren pertsonei.

Atzerritartasun arloan Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Zerbitzu Juridikoa den Aholku-Sareatik eratorritako pertsonak. Sare horretako kide dira:

  • Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politika Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, zerbitzua koordinatu eta harmonizatzeko ardura duena.
  • Biltzen –Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua-. Arreta es presentziazkoa ematen du, telefonoz eta postaz.
  • Zazpi Gizarte erakunde (Cear-Euskadi; Gurutze Gorria-Euskadi; Caritas Bizkaia; Kosmopolis; SOS-Arrazakeria Gipuzkoa; Cite-COOO eta Adiskidetuak). Presentziazko arreta ematen dute.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru Abokatuen Elkargo Txit Prestuak. Presentziazko arreta ematen dute

Oro har:

Caritas Bizkairekin lotutako erakundetatik eratorritako pertsonak eta Bilboko Elizbarrutiko beste erakunde batzuetatik eratorritakoak:

  • Lagun Artean
  • Bultz-Lan
  • Lagungo
  • Elizbarrutiko Misioak
  • Espetxe arloko Pastorala
  • Caritas Bizkaiak artatzen ez dituen baina berehalako arreta behar duten eta beste baliabide batzuetara eratorri ezin diren

Non burutzen da? 

Aholkularitza juridiko eta administratiboa Caritas Bizkaiako egoitzan ematen da (Erribera kaleko 8. zenbakia, Bilbo), asteartetan 09:30-13:30 bitartean eta ostegunetan 09:30-13:30 eta 15:00-17:30 bitartean, hitzordua hartuta.

Eskubide alorreko prestakuntza (Familiak, Adin Txikikoak, etab.) Bizkaiko lurraldean burutzen da Caritas Bizkaiako esparru eta talde ezberdinetako arduradunak eskatuta.

¿Nork kudeatzen du?

Caritas Bizkaiaren Zerbitzu Juridikoa 1990az geroztik ematen da, HURBIL abokatuen bulegoarekin hitzartutako zerbitzuak alokatzeko kontratu bidez.

Giza taldea gaur egun bi abokatuk, abokatutzan 25 urtetik gorako esperientzia dutenak, eta bi boluntariok osatzen dute.