Acción social

Accede. Bilbao Proiektu Pilotua

Zertan datza proiektua?

ACCEDEren helburu nagusia da kalteberatasun- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonei beren eskubideak eskuratzen eta egikaritzen laguntzea, eta, horretarako, haien gaitasunak garatzea eta gaitasun digitaletan eragitea.

Helburu hori lortzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak sustatzen ditu, baliabide publikoak eraginkortasunez esleitzeko, guztia ere errenta-desberdintasuna eta pobrezia-tasak murrizten laguntzeko —muturrekoak zein moderatuak—.

Proiektuaren ikuspegia hiru arrisku-eremuak hautematean eta hiru eremuotatik egindako lanean oinarritzen da (baliabide materialen estaldura, besteak beste gutxieneko errentak), bai eta gizarte-zerbitzuetarako sarbidean (enplegua, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, energia-hornidura eta gaitasun digitalak) eta gizarte-partaidetzaren sustapenean ere.

Nori zuzendua da proiektua? 

  • Administrazio-egoera erregularrean dauden adindunei.
  • Bizitzeko gutxieneko errentaren edota diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileei.
  • Bizitzeko gutxieneko errenta edota diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak bete bai, baina eskuratu ezin dutenei.
  • Funtsezko premiak betetzeko oinarrizko baliabide ekonomikorik ez duten eta pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
  • Aldatzeko eta hobetzeko motibaturik dauden pertsonei.
  • Prozesu bakoitza garatzea eragozten duten osasun-mugarik ez duten pertsonei.
  • Gaztelaniaz irakurri eta idazteko eta komunikatzeko gaitasuna duten pertsonei.
  • Bilbon bizi diren pertsonei.

 

Zer helburu ditu proiektuak? 

  1. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonek eskubideak sustatu eta egikaritu ditzaten bultzatzea.
  2. Parte-hartzaileen inklusioa eta autonomia hobetuko duten gizarte- eta lan-arloko gaitasun-prozesuak bideratzea eta laguntzea.
  3. Proiektuan parte hartzen dutenen gaitasun digitala areagotzea, ikasitako gaitasunak ohiko gestioetan eta pertsonen arteko harremanetan aplikatu ahal izateko.
  4. Parte-hartzaileen gizarteratze-aukerak hobetzen lagunduko duten ikuspegi integraleko ibilbide pertsonalizatuak babestea.

 

Non egiten da? 

Laguntza, prestakuntza eta prozesuen jarraipena Elurra Zentroan egiten dira (Errekalde auzoa, Bilbo).

 

Nork kudeatzen du?

Erakunde-erreferentzia eta finantzaketa honako hauekin daude loturik:

  • Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. (Next Generation EU): 23. osagaia, “Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak”.
  • Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda.

Ekimenaren lider dira:

  • GIZARTERATZE, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA – GIZARTERATZEKO ETA GIZARTE AURREIKUSPENERAKO HELBURU ETA POLITIKEN IDAZKARITZA NAGUSIA
  • CÁRITAS KONFEDERAZIOA (17 Elizbarrutitako Caritasek osatua).

Caritas Bizkaia arduratzen da Bilboko proiektua kudeatzeaz.